Birsotzen prozesua Hondarribian: Azaroak, 19, larunbatean, Eztabaida Egun Naizonala: Ponentzien aurkezpena elkarrekin ikusteko hitzordua Muaran

Hondarribiko Sortu.- Badoa pixkanaka aurrera Barne Hauteskunde kanpaina. Larunbatean inflexio puntu garrantzitsua izango da Eztabaida Egun Nazionalarekin. Orain arte bezala, eztabaidan presentzialki zein on-line parte hartu ahal izango da.  

Eztabaida Donostiako Iratzar Aretoan egingo da, baina ekitaldia streaming bidez (zuzeneko emisioan) ikusi ahal izango denez, Hondarribian ekitaldia elkarrekin modu kolektiboan ikusteko eta eztabaidatzeko hitzordua deitu dugu, goizeko 10.00etan Muara elkartean. Animatu eta parte hartu!

Honakoa da plana:
 -10:00etan ateen irekiera
 -10:30etatik 11:15era Ponentzien aurkezpena Ekipoetako kideen eskutik
 -11:15etik 12:15era argipen galderak Ekipoetako kideei
 -12:15etik 13:00etara eztabaida irekia.

Nahi baduzu zure galdera edo ekarpenak ere zuzenean bidaltzeko aukera izango duzu twitter bidez #eztabaidasortu traola erabilita.

Bertaratu nahi baduzu berriz http://www.partehartu.sortu.eus helbidean izena eman behar duzu ostirala baino lehen.

Zuzendaritza Ekipoetako kide hauek egongo dira aurkezpenak egin eta galderak erantzuten:
 -Arnaldo Otegi. Idazkari Nagusi izateko hautagaia.
 -Arkaitz Rodriguez. Ekintza Politikoko Idazkari izateko hautagaia.
 -Pello Otxandiano. Herrigintzako Idazkari izateko hautagaia.
 -Oihana San Vicente. Arabako Arduradun Politiko izateko hautagaia.
 -Miren Zabaleta. Nafarroako Arduradun Politiko izateko hautagaia.
 -Jone Etxeberria. Gipuzkoako Herrigintzako Arduraduna izateko hautagaia.
 -Eneko Aldana. Ipar Euskal Herriko Arduradun Politikoa izateko hautagaia.

Azkenik, gogoratu nahiz eta ponentzia bakarra eta Zuzendaritza Ekipo bakarra egon hauen alde edo kontra bozkatu beharra dagoela. Sartu beraz www.partehartu.sortu.eus aplikazioan eta bozkatu.

Gogoratu, Ponentzien aurkezpena zuzenean ikusi eta eztabaidatzeko, azaroak 19, larunbata, goizeko 10.00etan Muara elkartean.

Etiquetas: