Metroa gelditzeko Donostiako Satorralaia bizilagune nmugimendua.- Datorren ostiralean, martxoak 18, eguerdiko 12’30etatik ordu 1etara, Metroa gelditzeko Donostiako Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, kontzentrazioa egingo da Kursaal-en egiten ari den Hiri Handien Sare Iberoamerikarraren (CIDEU) Kongresuaren aurrean, non Eneko Goia alkateak erakunde horren txandakako presidentzia hartuko duen. Hori dela eta, elkarretaratze honetan parte hartzeko dei egiten dugu, hain zuzen ere Donostian Metroa eraikitzeko egitasmoarekin gure hirian egin nahi den astakeria eta zentzugabekeriaren salaketa bilkura horretara eramateko.
Donostiako Metroaren igarobidearen egitasmoak bizilagunen egonezina eta hiriko jende askoren desadostasuna piztu ditu nabarmenki. Honi dagokionean, honako hau adierazi nahi dugu:
- Lotsagarria iruditzen zaigu hiritarren partehartzeari buruz hitzegitea, Donostian adostasun sozialik gabeko egoeran jartzen gaituen proiektu horren gainean erakundeek ez dutenean informaziorik eman ezta eztabaidarik sustatu ere. Aitzitik, erakundeen aldetik nozitzen ditugun gardentasun-eza, partehartze publikoa larriki mugatzen duen tramitazio hertsia eta bizilagunen argudio eta proposamenekiko erdeinua salatzen ditugu. Era onartezinean, alkateak “udal konpetentzien gabezia”ren kontuarekin erantzun dio Donostian garraio publikoaren inguruan irtenbiderik onena izan daitekeenari buruz eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dadin egin diogun eskaeari. Gauzak horrela, galdegiten dugu: Metroari buruz erabaki al dezakete zerbait donostiarrek?
- Metroaren justifikazio edo zuribide ofiziala, azpegitura horren eskariari buruzko zifra faltsuen gainean eta egiazko informazioa baino propaganda kutsu nabaria duten adierazpen triunfalisten gainean eraikia izan da. Ez alperrik, Eusko Jaurlaritzako sailburu Ana Oregik proiektua “faraonikotzat” jo eta geldiarazi zuen 2013ko legegintzaldiaren hasieran, eta Eneko Goia alkateak berak ere berriki adierazi duenez “zalantzak ditut inbertsio honen kostua justifikatuta ote dagoen”. Horrek erakusten du afera honetan azpiegitura-lan handi bat eraikitzeko interesak agintzen duela, horren beharrizana serioski auzitan badago ere; halaber, aintzat hartu gabe utzi nahi dira bai Metroaren eraikuntzak udalearrian eragingo lituzkeen kalte larriak –besteak veste hirigintza alorrean eta DBus-en zerbitzuetan--, bai gastu sozialen kaltetan dakarren baliabide publikoen xahuketa, baita egungo garraio publikoko sare osoa hobetze aldera Topoaren eta hiriko autobús línea nagusien arteko osagarritasuna lantzeko proposatu diren alternativa eraginkorragoak eta kostu ekonomiko arras txikiagokoak ere.
Horidenagatik, gure hirian alperrikako eta inposaturiko Metroaren egitasmo arranditsu hori geldi dezaten exijitzeko, datorren ostiralean Kursaalaren aurrean egingo den elkarretaratzera biltzeko dei egitendugu. Bestalde, asteazkenero San Martingo azokan arratsaldeko 17’30tik 18’00tara egiten ditugun elkarretaratzeen deialdia gogoratzen dugu.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1027 irakurketak
- Castellano