“Bidasoako bitxiak” pista jokoko lehen edizioa amaitu da

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi partzuergoaren bitartez, “Bidasoako bitxiak” pista jokoa antolatu dute. Joko honen bitartzez familiek (heldu eta haur bat gutxienez) Irun, Hondarribia eta Hendaiako hainbat puntu bizikletaz zeharkatzeko aukera eduki dute. Ekimen honen bitartez Irun, Hondarribia eta Hendaiako hainbat puntu ezagutzeko aukera eman da hiru hirietako herritarrei.

Lehen edizioko garaileak Hugo Olavera Oyarzun, Margarita García Bello eta sei urteko Yago semea izan dira.

Jasoko duten saria mugaz besteko sorta bat izango da. Abentura jolas toki baterako sarrerak eta familia garailearentzako afari batek osatzen dute sorta. 250 € -ko gehienezko balioa du sortak eta urte bateko iraupena.

Jokoa www.bidasoa.mobi web gunean eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako turismo bulegoetan kokaturiko galdetegi baten argibideak gauzatuz burutu da. Arrastoak jarraituz, parte-hartzaileak txoko ezberdinak bisitatu dituzte eta egonaldia frogatzeko, bizikleta eta erantzuneko objektuarekin argazkiak atera dituzte.

Jokoaren adibidea
Garaileek erantzun beharreko hainbat galdera hauek dira:
Irungo ze txokotan aurki daitezke hegaztiak begiratzeko postuak? Plaiaundiko parke ekologikoa.
Ze animali ikus daiteke Hendaiako hondartzan eta ikuskatze funtzioa betetzen du? Balea
Nola izena du Hondarribiko arrantzale auzoak? Marina

Etiquetas: