Bidasoa Bizirik-ek eta Basquetour-ek Euskadi Gastronomikako bazkideen konpromisoa eta ahalegina aitortu nahi izan dituzte, eta kide berriak diren establezimenduei harrera egin diete. Euskadiko eta Bidasoa eskualdeko gastronomiaren bikaintasunari ekarpena egiten dion proiektua da Euskadi Gastronomika.
Arantza Madariaga Basquetour-Euskal Turismo Agentziako Zuzendariak eta Miguel Ángel Páez eta Juan Mari Altuna Bidasoa Bizirik-eko Presidenteak eta Presidenteordeak parte hartu dute ekitaldian.
Hondarribiko Gastro Bar Obispon, bazkide berriei ongi etorria egin diete, Euskadi Gastronomika zigiluak emanez. Bazkide beteranoen konpromisoa ere aitortu dute, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko egindako lana egiaztatzen duen diploma entregatuz. Bestalde, Bidasoa Bizirik-ek eta Basquetour-ek gastronomiaren inguruan 2016rako dituzten proiektuak ezagutu ahal izan dituzte.
Irungo eta Hondarribiko zerbitzu nagusien artean daude jatetxeak, pintxo tabernak, ekoizleak, erretegiak, sagardotegiak, gourmet dendak, gida turistikoak eta turismo bulegoak. Arlo batekoak baino gehiagokoak dira establezimenduetako batzuk.
Kide berriak kontuan hartuta, Euskadi Gastronomikan parte hartzen duten 45 establezimendu daude guztira, 60 zerbitzu ezberdin eskaintzen dituztenak. 2015eko abendua baino lehen, 30 establezimendu eta 43 zerbitzu ziren, eta berriki, 15 establezimendu eta 17 zerbitzu batu zaizkio proiektuari.
Zer da Euskadi Gastronomika?
“Euskadi Gastronomika” proiektua Basquetour-ek bultzatu du (Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun Saileko sozietate publikoa). Turismo enogastronomikoa bultzatzeko planaren baitan sortu zen, enogastronomian mundu mailako erreferentea izango den helmuga turistikoa sortzeko asmoz. Horretarako, euskal sukaldaritzaren kulturaren kontzeptua zabaldu nahi izan dute, lurralde ekoizlearekin, bertako paisaiekin, festekin, ekitaldi gastronomikoekin, jendearekin, industria ekoizleekin eta erosketa eta dastatze guneekin lotura eginez.
Bi helburu nagusi ditu ekimenak: turismo gastronomikoan lidergoa finkatzea eta sendotzea, eta enogastronomiako produktu turistikoa sortzea, kultura gastronomikoaren potentzial osoarekin erlazionatuz.
Bazkideak: Amona Kattalin, Gran Sol, Irungo Atsegiña, La Canasta; Manolo, Orrua, Enbata, Gaztelumendi, Sargia, Ther Corner, Bidasoa activa, Hiruzta, Café Irun, Danontzat, Hondar, Irungo Atsegiña, Ola Sagardotegia, Alameda, Arroka Berri, Atalaia, Hotel Urdanibia Park, Ibaiondo, Sebastián, Sugarri, Txantxangorri, Zura, Singular Food, Trinkete borda, Vinoteka, Sardara. 2016an bazkide berriak: Real Unión, Sirimiri, El ensanche, Antxiña, Ardora, Casino de Irun, Gastro bar Obispo, La Hermandad de Pescadores, La Vinoteka, Laia erretegia, Conservas Hondarribia, Done Pedro, Vinoteca Mendibil, Ikusnahi tours, Bidasoa Basque Brewery,
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 889 irakurketak
- Castellano