Hainbat taldek eta herri mugimenduk protesta-kontzentrazioa egin dute gaur Donostiako udaletxearen aurrean, 200 lagun bilduta, hain zuzen ere egunotan Donostian egingo den “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala”ren hasiera ekitaldian ozenki adierazteko ez gaudela prest Donostian herritarren parte-hartzea eredugarria dela onartzeko, ezta gure hiria “Demokraziaren Munduko Hiriburua” dela onartzeko ere, Udal Gobernuak jardunaldi hauen aurkezpenean lotsagabeki iragartzen duen moduan. Hori dela eta, hainbat talde bildu da protesta-elkarretaratzera: Satorralaia bizilagunen mugimendua, Errausketaren aurkako Mugimendua, Donostia Antitaurina Orain Plataforma, Donostialdeko STOP DESAHUCIOS plataforma, SOS Miracruz 19 taldea, Uliako Lore Baratzak, Eleak-Libre, LAB sindikatua, Irabazi Donostia taldea, EH Bildu eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Podemos-Ahal Dugu taldeetako zenbait ordezkari.
Hirian prozesu partehartzaileak eskatzen dituzten talde eta mugimendu desberdinek honako aldarrikapenak eta salaketak egin dituzte:
-Satorralaia bizilagunen mugimenduak “METROA DONOSTIAN: NON DA PARTE-HARTZEA? INPOSAKETA DA!” dioen pankarta zabaldu du, eta kongresuko partehartzaileei 3 hizkuntzatan idatzitako (euskara, gaztelera eta inglesa) esku-orri informatiboak banatu dizkizegu, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen inguruan parte-hartzeko biderik ez dagoela eta instituzioek herritarrei kontsulta egiteko inongo borondaterik ez daukatela salatzeko.
-Errausketaren aurkako Mugimenduak erraustegia gipuzkoarron osasunarentzat kaltegarria eta dirutza handia kostatzeaz gain, Foru Aldundiak gizarteari inolako konstultarik egin gabe aurrera eraman nahi duela salatu du. Nahiz eta gizarte mugimenduetatik behin eta berriro eskatzen ari garen denon partehartzea eta adostasuna beharrezkoak direla hondakinen kudeaketan, Gipuzkoako Foru Aldundiak parte-hartze izenarekin erraustegiaren propagandarako jardunaldi batzuk antolatu ditu (interbiderik onena), errausketaren aldeko adituekin soilik.
-Donostialdeko STOP DESAHUCIOS plataformako kideek “POR EL DERECHO A UNA VIVIENDA DIGNA Y ASEQUIBLE, STOP A LA ESPECULACION” leloarekin kartelak zabalduko dituzte. Gure hirian nozitzen dugun ETXEBEZITZEN eta HIGIEZINEN ESPEKULAZIOA salatu du, bai finantza-burbuilak eragindakoa eta bai azken aldian apartamendu turistikoen fenomenoak alokairuzko merkatuan areagotu duen espekulazioa, Donostia berriro ere estatu osoan alokairu garestienak dituen hiria bihurtuta. Espekulazio horren ondorioz etxebezizitza bat ordaindu edota alokatu ezin duten milaka donostiar hiritik kanporatuak dira.
-SOS Miracruz 19 taldeak ere kontzentrazioan partehartu du, “EZ BOTA MIRACRUZ 19” pankartarekin.
-Eleak-Librek Mozal Legea salatuz pankarta eraman du.
-LAB sindikatuak “DONOSTIA KAPITAL MUNDIAL DE LA PRECARIEDAD” dioen pankarta zabaldu du.
-Irabazi Donostia taldeak sozietate publikoetan jasaten den gardentasun falta eta duela aste gutxi Anoeta Kiroldegia-ren administrazio kontseilutik bere taldea kanporatuz PNV-PSOEren udal gobernuak egin duen jauntxokeria (“cacicada”) salatu du.
-Halaber, EH Bildu eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Podemos-Ahal Dugu taldeetako zenbait ordezkari bildu da elkarretaratzera.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1202 irakurketak
- Castellano