Mugaz gaindiko 1. pintura lehiaketa

Bidasoa bizirik.- Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, mugaz gaindiko 1. pintura lehiaketa antolatu dute. “Ibai izena duen eskualdea” deitu zaio Pio Baroja idazlearen omenez.  

Pintura lehiaketa horren saria 500 euro dirutan izango da eta lan hoberenak Bidasoko Interpretazio Gunean erakutsiko dira.

Aurkeztutako lanetan nahitaezkoa izango da ibaia gurutzatzen duten zubiak isladatzea, Bidasoa ibaia edo/eta haren bokalea Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udal lurraldeen mugan.

Parte hartzaileak adin nagusikoak izango dira, ez dute auzotasun edo hiritartasun mugarik izango, eta lan bat aurkeztu ahal izango dute gehienez. Lanak uztailak 22 baino lehen aurkeztu beharko dira. Lanak uzteko, asteartetik ostiralera, 10:00etik 14:00ak arte, Bidasoko Interpretazio Gunean (Iparralde hiribidea, 63 -aduana zaharreko eraikina Irunen) edo astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 18:30ak arte, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren egoitzan (Kostorbe eraikina, 1. solairua, Iparralde hiribidea z/g Irunen).

Xehetasun teknikoak
Obraren tamaina 46 x 33 cm izango da nahitaez (obra osoa, armazoia, euskarria edo listoia barne), eta paisaia edo irudi moduan aurkeztu ahal izango dira. Gaia librea egilearen sinadurarik gabe. Obraren izenburua atzealdean joango da, gutun-azal itxi batean. Haren kanpoaldean, aurkeztutako obraren izen bera agertuko da eta barnealdean oinarrietan zehaztutako datuak.

Oinarriak kontsultatu nahi dituztenek, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean maiatzaren 5ean argitaratutako iragarkia inprimatu beharko dute, edo bestela, Partzuergoaren edo Bidasoko Interpretazio Gunearen egoitzetako iragarki-taulan kontsultatu, edo emailez consorcio@bidasoa-activa.com helbidean edo (00.34) 943.63.30.76 telefonoan eskatu.

Bidasoko Interpretazio Gunea
Irungo Udalak Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren eskuetan utzi zuen 2013ko urrian Bidasoko Interpretazio Gunearen kudeaketa, eta partzuergoak jarduera programa bat diseinatu du gune hori dinamizatzeko 2016. urte osoan zehar egingo diren opakizunak direla-eta.

Interpretazio Gunea beraren osagai bat da Bidasoako biotopoari buruzko saila, eta han, Pio Barojari eskainitako panel bat dago, non "ibai izena duen eskualdeaz” hitz egiten digu, 1922. urtean “La leyenda de Juan de Alzate” liburuan idatzitako Bidasoa ibaiaren deskribapenaren barnean.

Gainera, aurten, Bidasoko Interpretazio Guneko animazio jardueren programa diseinatzen ari da eta asmoa da Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalekin kolaboratzea Nazioarteko Zubiaren mendeurrenaren ospakizunaren inguruan, hainbat gai aintzat hartuta, esate baterako, memoria historikoa berreskuratzea, ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta mugikortasun arinaren sustapena.

Bestalde, hainbat atal ditu, mugikortasun arina (Eurovelo 1 – Euroziklo), memoria historikoa (aduanako pasabidea – comet sarea) edo inguru ekologikoa (Bidasoako espezie enblematikoak) bezalako gaiak ukitzen dituena, besteak beste.

Etiquetas: