Arquisocial greban. Blindaje klausulak dira sinatzeko oztopo

1473937888057.jpgELA Gizalan.- Aurrerapausuak emanak dira grebarekin amaituko lukeen negoziaketetan. Enpresak duen oztopo bakarra da erreformak ematen dizkion abantailei uko egitea. Ez dute inaplikazioa onartu nahi.

Guretzako hori ezinbesteko baldintza da bi aldeek berdintasunez negoziatu ahal izateko. Gaur eguerdian Errenteriko kaleetatik langileek egin dute manifestaldia, eta arratsaldeko 18:00tarako kotxe karabana dago deituta.

Greba Komiteak behin eta berriro erakutsi du lan gatazka konpontzeko borondatea, baina bermerik gabe greban eta mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute.

Biharko egunarekin, grebaren 3garren eguna beteko litzateke. Ostiralerako ere mobilizazioak daude deituta, eta greba amaituta akordiorik ez balego, langile asanbladak mobilizazioekin jarraitzeko asmoa berresten du.

Erlazionatutako berria: Errenteriko etxez etxeko laguntzako langileak grebara bere lan baldintzak duntzeko

Etiquetas: