Ezker Anitza-IUk berdintasun ordenantza egitea eskatzen du

Aurtengo apirilaren 26an, Irungo Ezker Anitzako asanbladak berdintasun ordenantza egiteko eskaria aurkeztu zion Udalari. Erantzuna sei hilabete beranduago jaso genuen.

Eskari horretan zera adierazten genuen: nahiz eta III Berdintasun Planak berdintasunerako ordenantza bat egiteko asmoa azaldu, ez dela oraindik aurrera pausurik eman. Egoera hori salatu nahi dugu.

Berdintasunerako ordenantza batean oinarritutako ekimenak egonkorrago izango lirateke, eta ez lirateke udal gobernuko aldaketen menpe izango.

Berdintasunerako ordenantza batek ekimen horiek burutu ahal izateko aurrekontu-zuzkidurak egitera behartuko lukeela Irungo Udala.

Horregatik guztiagatik, Udal Gobernuari berdintasunari zor zaion garrantzia eman diezaiola eskatzen diogu, eta berdintasunerako ordenantza bat egiteko eta onesteko prozesua abian jar dezala.

Udal Gobernuak prozesu hori elkarte feminista eta gaur egun Udal-ordezkaritzarik ez duten talde politikoei ireki dezala, eta gure eskaria Irungo Udalan ordezkaritza duten gainerako talde politikoei helaraztea.

Ezker Anitzaren aburuz, Irun hiriak berdintasunerako ordenantza baten premia du, emakumeekiko bazterkeriari aurre egiteko. Bazterkeria fenomeno estruktural eta unibertsala da, gure hirian ere gertatzen dena, eta gizarte, ekonomiko eta giza-garapenerako oztopoa da.

Ordenantza horren helburu nagusia emakume eta gizonen arteko parekidetasuna lortzea da, baita emakumeekiko bazterkeria-mota guztiak ezabatzea. Horretarako, berdintasunarekiko konpromezua aditzera emateaz gain, udal gobernuak gainerako erakunde publiko eta politikoak konprometituko ditu, baita erakunde pribatuak eta gizarte zibila ere.

Gainerako gaiei (Hirigintza, kasu), ematen zaien garrantzia eta segurtasun-maila eman behar zaio Berdintasunari ere, eta modu horretan, ez da udalbatzaren borondate eta sentsibilitate politikoaren menpe egongo.

Genero ikuspegia txertatu behar zaie Udalak, hainbat alorretan aurrera eramaten dituen neurriei (Hirigintza, Kirola, Aurrekontuak, Jaiak…, baten bat aipatze aldera).
Ez dago Berdintasun Arlorik Irungo Udalan (gai hau Gizarte Ongizate Arloaren menpe dago, “Garapenerako lankidetza, Giza-Balioak, Giza-Eskubideak eta Berdintasuna”).

Berdintasun eta ´Gizarteratze teknikaria dago (ez Berdintasun Teknikaria zentzu hertsian esanda).

2013-2016 Berdintasun Plana aurten bukatzen da, ebaluatu beharko da )gogoratu nahi dugu jaiei buruzko atala kendu zitzaiola planari. Atal horretan, Alardearen inguruan sortutako gatazkari heltzea proposatzen zen. Nahiz eta atal hori desagertu, Osoko Bilkurara joan zen Plana, eta onartu egin zen). Planaren ebaluazioa aukera paregabea da ordenantza bat onesteko, are gehiago kontuan hartzen badugu aurtengo martxoan Osoko Bilkurak “Tokiko bizitzan emakumeen eta gizonen arteko Berdintasuna lortzeko Europako Gutunari” atxikitzea onetsi zuela.

Irabazi koalizioaren bidez ordezkaritza duen udalerritan, Ezker Anitzak berdintasunerako ordenantza bat egin eta onestea eskatu duela (adibidez, Donostian).

Irungo arazo konkretuak
Emakumeen aurkako sexu-erasoak eta homofobia ere gure hirian gertatzen dira. Bakarrik 2016an, Irunen, 126 salaketa izan dira dagoeneko, emakumeekiko indarkeriarekin lotuta. (*Ertzaintzak argitaratutako datuak). Era berean, duela gutxi Eskina Mosku tabernaren inguruneak hiru urtez pairatutako eraso homofoboak salatu ditu.
 
Lanari dagokionez, sexu-diskriminazioa ere udalerrian gertatzen den zerbait da. 2016ko urrian 4159 pertsona langabezian zeuden, eta horietatik % 58,82 emakumeak dira, aldiz, % 41,19 gizonezkoak dira. (*EUSTATEK argitaratutako datuak).

Horretaz guztiaz gain, ezin dugu ahaztu Alardearen inguruan sortutako gatazka (Irungo jaien ekitaldi nagusian emakumeen parte-hartze parekidearen harira piztu zena). Hori ere sartu behar da ordenantzan, arazoari behar bezala heltzeko lehenengo pausu bezala. Urtean behin ospatzen den ekitaldi batek ez lituzke baldintzatu behar hirian berdintasun alorrean egiten diren gainerako gauza guztiak.

Ibilbide-orria
Datozen hilabeteotan harremanetan jarri nahi dugu Udalan dauden alderdiekin, lantzen ari garen ordenantzaren zirriborroa aurkezteko, baita hiriko elkarte feministekin ere, ordenantza elkarrekin lantzeko asmoz. Ekintzara pasatzeko unea da. Berdintasunerako Europako Gutunari atxikitzeak ez du ezertarako balio, ondoren ezer egiten ez bada.

Etiquetas: