Auto-enplegurako ikastaroak

Ekintzaileei formazio onena eskaintzeko lanean jarraitzen du Bidasoa Bizirik-ek. 2016aren hasieran lau ikastaro eskainiko ditu, sortu berriak diren enpresei, edo laster sortuko direnei laguntza eta indarra emateko helburuarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso dute denek.

Express Ikastaroak
Laburrak bezain biziak izango dira ikastaroetako hiru. Bizpahiru egunetan emango dituzte, eta 10 eta 20 ordu arteko iraupena izango dute. Informazio praktikoa emango dute horietan, eta parte hartu nahi duen edonorentzat irekiak izango dira.

 - Proba egin zure negozioarekin: produktu eta zerbitzu berrien sorreraren aurrean, ekintzaileei ideia mordoa sortzen zaie. Ideiak etorkizuneko negozioan txertatzeko interesgarriak izan daitezkeela uste dute. Baina zalantza handi bat izaten dute gehienetan: ideiek interesa piztuko duten edo merkatuan funtzionatuko duten.

Horrelako zalantzak argitzeko, esperimentatzea eta merkatu ideiak proban jartzea da onena. Horregatik, esperimentuak eta testak egitea erabaki egokiak hartzeko bide izan daiteke. Era berean, negozioa martxan jartzerakoan har daitezkeen arriskuak
minimizatzeko balio dezake.

Esperimentu-testen garrantzia ezagutzeko baliagarriak izango dira bi lan saio horiek. Nola egin daitezkeen ere landuko dute, eta negozioari zein balio eman diezaioketen aztertu.

Iraupena: 10 ordu.

Datak: otsailaren 2a, asteartea-otsailaren 4a, osteguna.

Ordutegia: 9:00-14:00.


 - Gizarte Erantzukizuna eta Etika Enpresariala Ikastaroa: Gizarte Erantzukizun Enpresarialean (GEE) formazioa eskainiko du, pertsona ekintzaileentzat. Iraunkortasunak eta Gizarte Erantzukizun Enpresarialak behar dute izan enpresa sorreraren muin estrategiko, proiektu benetan lehiakorra, berritzailea eta bere inguruarekin arduratsua sortzeko.

Datak: Lehen fasea: urtarrilaren 27an eta 29an-2.fasea: otsailaren 9an eta 12an.

Ordutegia: 9:00-14:00.


 - Negozioa sustatzeko modu berriak: ikastaroaren asmoa da parte hartzaile bakoitzak bere proiektu enpresariala ikuspegi ezberdin batetik aztertu ahal izatea, norberaren estrategia garatzeko eta sustatzeko.

Datak: otsailaren 8an, 10a, eta 11.

Ordutegia: 9:00-14:00.

 - Fiskalitatea mikro enpresentzat: tailerraren helburua da arlo fiskalari buruzko oinarrizko ezagutzak zabaltzea. Enpresa txiki bat kudeatzerakoan kontuan hartu beharreko obligazioen berri emango dute.

Datak: urtarrilaren 18tik 28ra (astelehenetik ostegunera), 14:00etatik 16:00etara.

Iraupena: 6 ordu.


Ikastaro gehiago otsailean
“Ideiatik enpresara” tailerra berriro egingo dute otsailean. Auto enplegua haien lan aukera izan daitekeela uste duten pertsonei zuzendutako ekimena da. Kontzientzia ekintzailea  landuko dute, negozio ideien eta pertsona ekintzaileek garatu behar dituzten jarrera eta gaitasun pertsonalen gainean lan eginez.

Informazioa jasotzeko eta izena emateko, Bidasoa Bizirik-en auto enplegu departamentuarekin harremanetan jarri beharra dago: 943 633937 telefono zenbakian, Ideiak Bizirik blog-aren bidez (http://www.ideiakbizirik.com/inscripcion-a-cursos/?curso=3619), enpresas@bidasoa-activa.com helbide elektronikora idatzita edo Mirarietako Ama Birjina kaleko egoitzara hurbilduta.

Etiquetas: