Bidasoa bizirik.- Irristatze, akzio eta ur kirolen sektorean Europa mailako erreferente izateko urratsak emanez jarraitzen du Ocean Living Lab mugaz gaindiko proiektuak. “Living Lab” ziurtagiria eman dio EnoLL sareak (European Network of Living Labs). Hautagaien ikerketa egin du komisioak aurretik.
Ospe handiko ziurtagiria da, eta munduko Living Lab onenei ematen diete, beraz, elkarte berriarentzako bultzada handia jasotzeko aukera da. EnoLL sarea (European Network of Living Labs) 2006ko azaroan sortu zen, Europako Komisioaren eskariz, eta mundu osoko 400 egitura biltzen ditu.
Zergatik da horren garrantzitsua Europa mailako ziurtagiria lortzea? Ocean Living Lab mugaz gaindiko lehen Living Lab-a da Europan, eta “label” edo “etiketa” honek proiektuak aurrera eramateko finantziazioa lortzeko kokapen hobea ahalbidetzen die parte hartzen duten enpresei.
Datu gehiago eta elkartearen helburua
Ocean Living Lab mugaz gaindiko elkartea tarteko egitura da, Zarautz eta Hossegor arteko eremuan sortua, eta ondorengo helburua duena: berrikuntza sustatuko duten ekintzak martxan jartzea, irristatze, akzio eta ur kirolen industriara bideratutako teknologien transferentziaren eta kolaborazio prozesuen bidez.
Agente horiek produktuen probak egiteko eta prototipoak garatzeko ardura izango dute. Produktu ideia berriak ere bilatuko dituzte, proiektu enpresarialak bizkortuko dituzten ekimenak martxan jartzeko.
Horrela, Europa mailako erreferentzia gunea sortzea da asmoa, praktika berrien esperimentazioari, eta sektoreko ekipamendu berriak probatzeari dagokionez. Bestalde, lurraldea dimentsio ekonomikoan eta turistikoan garatzea ere bada helburua.
Mugaz gaindiko elkartea martxoaren 22n sortu zen, Bidasoa Bizirik-ek eta Aglomération Sud Pays Basque-ek sustatuta. Gaur egun, 50 kide ditu elkarteak, eta parte hartzaile esanguratsuak ere baditu: EuroSIMA, Gaia-TEIC, Fomento San Sebastián & Surf city Donostia klusterrak, Bordeleko Unibertsitatea, Euskampus fundazioa, ESTIA ingeniarien eskola, Quiksilver eta Tribord.
Kontuan hartu behar da sektore industrial horrek 2,5 milioi euro baino gehiago mugitzen dituela Zarautzen eta Hossegorren arteko area industrialean.
Living Lab-en esperientziak Krea Bidasoan
Maiatzaren 26an Krea Bidasoaren zortzigarren edizioa egingo da, eta Living Lab-ek presentzia handia izango dute. Ocean Living Lab-ez gainera, beste zenbait living lab-en esperientzia ezagutu ahal izango dira.
11:30etan Living Lab kontzeptuaren sarrera egingo dute. 12:00etan, Pierre Mérigau Autonom'Lab-eko Zuzendariak bere esperientzia kontatuko du, osasunari eta pertsonen autonomiari lotutako Living Lab honi dagokionez. 12:30etan, Citilab-eko kideek haien esperientzia kontatuko dute, gizarte eta arlo digitaleko berrikuntzarako zentro gisa. Bukatzeko, 11:30etan, Ocean Living Lab-en aurkezpena egingo dute.
Aurrekariak
Bidasoa Bizirik eta Agglomération Sud Pays Basque 2009 urteaz geroztik ari dira hurbileko mugaz gaindiko lurralde ekonomiko bat eraikitzeko lanean. Promozio ekonomikorako eta garapenerako entitateak dira biak. Innov Mugabe proiektua, eta haren jarraipena, Innov Mugabe 2X2 dira haien ekimen nagusietako batzuk. Sare enpresarialeko eta lurraldeko ikerketa eta berrikuntza zentroetako informaziora sarbidea errazteko tresnak martxan jarri dituzte, horien bidez. Bestalde, kolaborazio enpresariala bideratu eta berrikuntzarako eta garapen osagarrirako ahalmena duten sektore ekonomikoak indartzeko irizpideak adostu dituzte.
Zer da Living Lab bat?
Living Lab edo "Laborategi bizidun" bat, aktore ezberdinen arteko modelo berria da (Estatua, Sektore Ekoizlea, Akademia, Gizarte Zibil antolatua eta hiritarrak). Denek modu aktiboan parte hartzen dute, ondorengo arloetan: berrikuntza (Irekia eta Kolaboratzailea), kolaborazio-sorkuntza eta behar dituzten konponbideei balioa ematea, erabilera testuinguru errealetan. Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) erabiltzen dituzte horretarako. Gizarte Berrikuntza modu iraunkorrean ahalbidetzen duen Ikerketa eta Garapen ekosistema osatzen da horrela.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 870 irakurketak
- Castellano