Barazki bio egin nahi dituzu elkarte batean?

logoZure baraztze bio martxan jarri: hori da XIXARE BARATZE TALDEAK proposatzen duena. Hendaiakko, Irun eta Hondarribiko 40 familia elkartzen ditu elkarte honek; bertan bi langile lan egiten dute, baina lurrean ez dute beraiek bakarrik eskuak sartzen.

Kide bakoitzak parte hartzen du ahal duen moduan; Hemen hautatzen dugu zer egin nahi dugun:  baratzeko lanetan edo elkartearen kudeaketan edo hilabeteko bileretan, non erabakitzen dugu zer landatu, erein, ekoizpenaren kalitatea eta barietatea...

Astero, barazki freskoz osatutako saski bat jasotzen dugu kideok, gainera bio eta prezio duin batean. Denon lana eta inplikazioari esker. Abentura tentagarria iruditzen bazaizu, baditugu oraindik leku batzuk.

Gehiago jakiteko edo izena emateko datorren irailaren 28an hitzordua daukagu Hendaiako Baleak Elkartean arratsaldeko 18.30etan (lauriers k. 1 -Udaletxe inguruan)

Etiquetas: