Ekainaren 25ean 2016ko sanmartzialetako herri bazkaria

Betti Gotti.- Zortzigarren urtez egiten dugu sanmartzialetako herri bazkaria Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteko boluntarioek antolatuta eta Irungo Udalaren eskutik.

Hauek dira aurten kontutan izan behar diren datu garrantzitsuenak:
  - Aurtengo herri bazkaria ekainaren 25ean, larunbatean, ospatuko dugu FICOBAko pabilioietan
  - Azken urteetan bezala, partaide kopurua, 1800 ingurukoa izango da.
  - Prezioa 18 eurokoa izango da. Horren truke bazkari osoa, edaria, kafea eta FICOBAko giro aparta izango ditugu musika zuzenean eta Djarekin.
  - Prezio horrekin ere, sarrera bakoitzeko euro bat gordeko da errefuxiatuak laguntzeko eta beste sorpresa bat ere emango da.
  - Sarrerak salgai egongo dira EKT elkartean (Larretxipi kalea, 12) egun eta ordutegi hauetan:
      · Ekainaren 3an, ostirala, 18.30etatik 20.30etara.
      · Ekainaren 4an, larunbata, 11.30etatik eta 13.00era.
  - Sarrerak zenbakituak izango dira ETA ADIN-TXIKIKOEI (18 URTE BAINO GAZTEEI) EZ EROSTEA ESKATZEN DIEGU EZIN IZANGO DIRELAKO SARTU! Iazko esperientzia errepikatuz, sarrerak bi zatitan banatuko dira: 24 urtetik gorakoentzat eta beherakoentzat, adin guztietako gazteak daudela bermatzeko.
  - Aurtengo kolorea berde argia izango da.


- NOBEDADE NAGUSIENAK
  ·Berriro ere, Olinpiadak bi egunetan
Iazko esperientzia ona izan zela uste dugu eta Irungo koadrilak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu! Horrela antolatuko dira aurten Olinpiadak:
     - Ekainak 18: izena ematen duten koadrila guztiek parte hartuko dute arratsaldeko 17.00etatik aurrera; sailkapena izango da eta gero batukada bat egongo da Alde Zaharretik
     - Ekainak 27: Aurreko eguneko talde hoberenak bakarrik egongo dira finalean. Goizeko 11.00etan eta egun honetan irabazlea erabakiko da; betiko moduan parte-hartzaileei hamaiketakoa eta pintxoa emango zaie.

  ·Kamiseta, bandera eta pankarta lehiaketa
Herri Bazkariaren lehiaketa klasikoari buelta bat eman nahi izan diogu eta aurten koadrilak hiru aukera izango dituzte euren diseinuak gauzatzeko: kamisetak (beti bezala), bandera batean edo pankarta batean, azken hauetan koadrila bakoitzeko bat egitearekin nahiko izango da. Betiko moduan orijinaltasuna baloratuko da, baita euskaraz jarritako esaldiren bat egotea. Honekin parte-hartzea bultzatu nahi da eta errazagoa eta merkeagoa izatea diseinuak egitea.

  ·Aurten ere FICOBA osoan
Bigarren urtez, bazkaria egiteko FICOBA osoa hartuko da: bi pabilioietan bazkaria egingo da eta gero dantzaldirako gune handiago batera mugiko gara. Aurten erabaki hau hartu da baina hurrengo urteari begira Betti Gottiren asmoa eta ilusioa Herri Bazkaria herrira ekartzea da; hau lortzeko planteamendu aldaketa handia egin beharko da eta bide honetan Irungo Udalari babesa eta laguntza eskatu nahi dizkiogu.

  ·Errepestua, ezinbestekoa
Beste eskaera bat egin nahi dugu: Herri Bazkarira etortzen diren guztiei ondo portatzea eskatzen diegu, batez ere gaztetxoei. Pertsona askok antolaketan parte hartu dugu eta hurbiltzen diren gazteei bakarrik eskatzen diegu errespetua eta lasaitasunarekin jokatzea; gauza basikoak dira: bazkarian zehar ez zutik jartzea eta janaririk ez botatzea, bertan dauden zerbitzarien lana erraztu, boluntarioen argibideak jarraitu... Ikusten bada jarrera hauek ez direla aldatzen, antolakuntzak neurriak hartu beharko ditu.

  ·Giroa, goizetik gauera arte
Joateko kalejiran Irun eta Hondarribiko bi txaranga egongo dira, Peña Poteo eta Abiyuan eta bueltan Burrunba Elektrotxarangen parte-hartzea egongo da. Aurten gainera Urdanibiako kontzertua ez da 23.30ak arte hasiko eta elektrotxaranga honen musikarekin gozatzeko denbora gehiago egongo da. Gainera, bigarren urtez, Herri Bazkarira joaten dira guztiek euro 1eko deskontua izango dute gau horretan txoznetan bokata eta edari batean gastua egiteko. Neurri hau txozneroekin batera egiten da bi helbururekin: herri jaiak bultzatzea eta giro ona gauez jarraitzea Alde Zaharrean.

Bueltako kalejira honetan laguntzeko boluntarioak behar ditu Betti Gottik, norbaitek lagundu nahi badu, jarri gurekin harremanetan herribazkaria@bettigotti.com email edo sare sozialen bidez.

  ·Hedabide euskaldunekin bat
Betti Gottik Herri Bazkaria euskararekin lotu nahi du: kartelak euskaraz egiten dira, lehiaketetan euskara sustatzen da, euskal musika eta giroa bultzatzen dira Haitzama eta Burrunba Elektrotxarangarekin… Aurten ere Antxeta Irratiaren 15. urtemugarekin bat egin nahi dugu eta egiten diren 1800 zapientzat, Betti Gottiren logoarekin batera, irrati honena ere egongo da.

Herri Bazkaria: urtero ematen den giro ezinhobea eta aurten prestatu ditugun nobedadeak. Boluntarioak lan pila egiten ari gara ekainaren 25ean dena ondo ateratzeko eta orain bakarrik falta zaigu Irungo gazte guztiak egun zoragarria pasatzera animatzea!

Hauxe izango da ekintza guztien ordutegia:
  ·EKAINAK 18
17.00 Koadrilen Olinpiadaren sailkapena, San Juan
19.00 Batukada, Alde Zaharra

  ·EKAINAK 25
     - 11.00 Hamaiketakoa, Urdanibia
     - 11.15 Koadrilen Olinpiadaren finala, Urdanibia
     - 12.00 Peña Poteo eta Abiyuan txarangak
     - 13.15 Kalejira FICOBAra
     - 14.15 HERRI BAZKARIA
             Jarrian, Haitzama Taldea eta DJ-A
     - 20.30 Kalejira Burrunba Elektrotxarangarekin


- LEHIAKETAK ETA SARIAK

Hauek izango dira hiru lehiaketak eta sariak:
  ·Kamiseta, bandera eta pankarta lehiaketa
     - 1goak Port Aventurarako bidaia. Besteen artean, barran gastatzeko edariak zozketatuko dira.
  ·Olinpiadak
     - 1goak Port Aventurarako bidaia.

- INTERNETEN
Informazio guztia Interneten ere eskuragarri egongo da: gure webgunean www.bettigotti.eus  eta sare sozialetan.

Etiquetas: