Muara elkartean jasandako kalteen aurrean, Hondarribiko Sorturen adierazpena

Hondarribiko Sortuk, pasa den asteburuan Muara kultur elkarteko sarreran egindako txikizioak salatu nahi ditugu, baina bereziki euskal presoen hurbilketa aldarrikatzen duen ikurraren lapurreta.

Ez da Muara kultur elkartearen ataurrean dagoen euskal presoen hurbilketa aldarrikatzen duen ikurra ebasten edo kaltetzen duten lehenengo aldia, eta honenbestez, badirudi euskal presoei eskubidez dagokiena betearaztea bezalako eskaera demokratiko baten aldarrikapena jasangaitza egiten zaiola zenbaiti herri honetan, oso esanguratsua iruditzen baizaigu euskal gizartearen gehiengo oso zabal batek bat egiten duen aldarrikapen honen ezaugarriarekin hain anker jokatzea.

Horregatik, euskal presoen eskubideen aldeko aldarria kentzen dutenei esan nahi diegu horrelako ekintzek ez gaituztela Euskal Herriaren normalizazio politikoaren eta bereziki euskal presoen eskubideen aldeko lanetik desbideratuko. Areago, jakin bezate kentzen duten bakoitzean helburuetan berrindartu besterik ez gaituztela egiten.

Etiquetas: