Bertsozaleek Hazian dute hurrengo parada

Bertsozaleak zorioneko daude, udazkenarekin batera bertso garaia iritsi da Irunera. Urrian Kabigorriko bertso-gauak hasi ziren eta gaur "Joxe Mari Lopetegiren iturritik bertsotan" emanaldi musikatua Udal Kontserbatorioan izan da. Hurrengo parada Hazian dute azaro hasieran.

Azaroaren 5ean, larunbatarekin, Hazia Kultur Elkarteak bertso-bazkaria antolatu du. Bertan, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira. Jadanik tikeak Hazian salgai daude 15€-ren truke.

Etiquetas: