Bidasoa bizirikeko zerbitzu ezberdinak 2017. Urtean Ducorau eraikinera eta bere eranskinera lekualdatuko dira. Egun, Bidasoa biziriken zerbitzuak instalazio eta bulego ezberdinetan banatuak daude. Zuzendaritza, Zerbitzu orokorrak, enpresentzako euskarri zerbitzuak eta programa europarren koordinaketa Kostorbe eraikinean kokatuak daude. Ekintzailetza iniziatiben sustapen zerbitzua, ekintzaileen laguntza eta enpresa berriak irungo ospitale zaharreko atzealdean daude. Langabeak orientatzeko zerbitzua, formakuntza, eskaintzen gestioa eta enplegu zentroa Anakako El Espazio bulegoan daude.
Helburuak
Bidasoa bizirikek eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinak puntu bakarrean batzea da helburua. Honela, garapen agentziako zerbitzu ematea eraginkorragoa da eta gizarteari eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzen da. Era berean, ekintzetara gerturatzen den jendearen sarrera puntu bakarrera mugatzen da. Aldaketa honekin lorturiko emaitzetako bat kostuen aurreztea da, eguneko lan bulego batzuk alokatuak dira.
Urtean zehar 420 ideia berri edo enpresa proiektu laguntzen dira, formakuntza akzioak gauzatzen dira 430 ekintzailerentzat, El Espazioko instalakuntzetan 16.850 bisitatik gora gauzatzen dira lanaren inguruko ekintzak bideratzeko, formakuntza eta/edo orientazio profesionala, Irun eta Hondarribiako enpresa txiki eta ertain askorekin lantzen da berrikuntza sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko, etab.
Bidasoa biziriken, era berean, eskualdeko sustapen turistikoa kudeatzen da eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalen enkarguz muga gaindiko kooperazio programak kudeatzen dira.
Gune berri honetan, Bidasoa biziriken 35 langileen bulegoez gain, homologaturiko formakuntza gelak eta ekintzaileentzako coworking gela bat kokatuko da. Egun okupatzen diren 1000m2 etatik 1400m2 okupatzera pasatuko dira Ducoreaun.
Irungo udaleko hurrengo gobernu batzarrean, Mondragon Unibertsitatea Palmera Monterora lekualdatzean, eraikin publikoa unibertsitatetik deslotuko da.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 983 irakurketak
- Castellano