Lakaxita eta hirigintza sailaren arteko bilera

Lakaxita beriola

Joan den ostegunean, martxoaren 17a, Lakaxitako asanbladako eta bertako erabiltzaile garen elkarteetako 4 kide, Hirigintza saileko zinegotzi-delegatua den Xabier Iridoyrekin eta Hirigintza saileko arkitektu burua den Mikel Gargallorekin elkartzeko aukera izan genuen.

Honen harira, zenbait kontu adierazi nahi ditugu publikoki:

1. Gure poztasuna adierazi nahi dugu Udaletxeko ordezkariekinkomunikazioa ireki izanagatik eta izan genuen harrera onarengatik, Lakaxitari bizia ematen diogun pertsona eta kolektibo sozial guztien ibilbide eta lanaren aitorpen esplizitua eginez.

2. Jasotako informazioa eta adierazpenen arabera, Lakaxita epe motzean eraisteko intentziorik ez egotea lasaitasuna ematen digu eta Lakaxita eta bertan egiten diren jarduerak mantendu eta zabaltzeko hautua egiten dugu;

3. Udal gobernuak eta Hirigintza saileko zinegotzi-delegatuak Lakaxitaren berezitasuna ulertu eta Irungo hiriari egiten dion aportazioa onartzen duela ikusteak pozten gaitu, baita, Lakaxitaren biziraupenerako lan egingo duela ere;

4. Lakaxitako asanbladatik eta bertako eragile eta elkarteetatik, gure konpromezua berretsi nahi dugu Udal gobernuarekin komunikazioa matentzeko eta Lakaxitaren biziraupena zihurtatzeko modu egokiena bilatzeko.

Lakaxitak modu autonomo eta autogestionatuan 11 urte daramatza, elkar babesa eta horizontaltasunetik, kultura, ekonomia soziala, ekintza sozial eradatzailea, aniztasuna eta feminismoa ardatz dituelarik.

Autonomia horretan oinarriturik, pentsamendu kritikoa eta aktibismo soziala gure balore nagusiak izan dira eta hurrengo 11 urte eta gehiagotan izaten jarraituko dute.

Lakaxita beriola!

Etiquetas: