Bidasoa Bizirik.- Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, sektore industrialeko enpresariei eta profesionalei zuzendutako tailer berezituak eskainiko dituzte, Krea Bidasoaren zortzigarren edizioan. Ficoban izango dira, maiatzaren 26an.
“Industria Adimenduna: elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (TEIC) bai, BAINA, pertsonak eta haien talentua ere bai”. 9:00etan hasiko da, eta bi orduko iraupena izango du.
4.0 industriako kasu praktikoak eskainiko dira bertan. Hazkundean dagoen sektorea da, elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (TEIC) produkzio prozesuetan integratzeko lanean ari dena. Teknologia horiei esker, automatizazio maila handitzen da, industria adimenduago bilakatuz.
Spri enpresa digitalak dinamizatuko du hitzaldia, eta 4.0 kontzeptu industrialaren baitan dauden teknologia nagusiak ezagutaraztea du helburu: fabrikazio gehigarria, kolaborazio robotika, ikusmen artifiziala, handitutako errealitatea, big data, cloud computing eta zibersegurtasuna. Teknologia bakoitzeko, benetako aplikatze kasu bat azalduko dute.
Beste gai bat ere jorratuko dute: “Organizazioari dagokion berrikuntza: lan taldeen eta pertsonen parte hartzea”. Bidasoa Bizirik-ek dinamizatuko du gaiari dagokion saioa. ALCAD eta ALGON-en esperientziak azalduko dira.
ALCAD-i dagokionez, artista/sortzaileen eta enpresen arteko kolaborazio dinamikak egin ziren, berrikuntza irekiko metodologiak erabiliz, organizazioan aldaketak eta transformazioak eragiteko asmoz.
ALGONen, kudeaketa parte hartzailerako eredua garatu zuten. Horretarako, organizazioko pertsona guztien talentua bildu, eraginkortasun maila gorena bilatu, xahutzea baztertu eta enpresa bezeroarengana orientatu zuten. Aldaketa horien ondorio, enpresa eraginkorragoa, zoriontsuagoa, errentagarriagoa eta iraunkorragoa da. Pertsonen motibazioa eta konpromisoa ere emendatzen du.
Izen emateak www.bidasoa-activa.com web gunean egin daitezke.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 788 irakurketak
- Castellano