25 aukera negozio bat hutsetik hasteko

Irungo Udalak, Irun Ekintzan barnean,  Irungo lan eta ekonomiaren garapen paktua, Bidasoa Bizirik bitartez, “IDEIATIK NEGOZIO AUKERARA” martxan jarri du, Mondragon Unibertsitatea eta Mondragon Team Academy-ren laguntzarekin.
Prozesu honen bitartez, 18-30 urte bitarteko 25 pertsonek hainbat gaitasun talde lanean ekiteko eta lan egiteko aukera edukiko dute, proiektu errealak gauzatuz, Gerora, 12 negozio ideia onenak hautatuko dira eta programarekin jarraituko dute.
10 sesiotan, negozio ideia bat definitzen, prototipo bat baliatuz garatzen eta garatutako ideia bezeroei nola saldu irakatsi eta azalduko da. Bestalde, bi talde lan sesio gauzatuko dira, aholkularitza pertsonala gauzatuko da eta lan Bidasoa Bizirikeko (oficinas situadas en Calle Virgen Milagrosa s/n) lan espazioa (co-working)  eskainiko da.

Eskatutako profilak eta metodologia
Ekimen honetarako izaera aktibo, dinamiko, proaktibo, ekintzailetzarako motibaziodun eta Lidergo eta Ekintzailetza formakuntzan interesa duen jendea bilatzen da. Ez da beharrezkoa izango aurretiazko negozio ideia bat prestatzea. Metodologiarekiko, praktikan teoria aplikatuz ikastea espero da, duela 25 urte Team Academi Findland-ek garaturiko metodologian oinarrituz. Gaur egun, metodologia hau LEINN graduan eta Mondragon Unibertsitateko bestelako programetan aplikatzen da, emaitza arrakastatsuekin.

Informazio saioa
Interesdunek azaroak 29-ko informazio saiora gerturatzeko aukera dute, 17:00- etan Irun Factory-n. Bertaratzea berresteko empresas@bidasoa-activa.com helbide elektronikora e-posta bat bidali behar da edo 943 63 39 37 telefonora deitu.

Etiquetas: