Bidasoa Bizirik.- KREA Bidasoaren zortzigarren edizioa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez. Edizio honen balorazioa oso baikorra da. Aurreko edizioetan baino tailer eta jarduera gehiago egin dira. Guztira, 250 enpresari, ekintzaile eta erakundeetako ordezkari izan dira parte hartzaileak.
Finkatutako proiektua. Zortzigarren edizioa da, eta oraindik ere, parte hartzea eta interesa handiak dira gure inguruan.
Berrikuntza etengabea. Errepikatzen diren jarduerak eta tailerrak egoten dira urtero, baina gure burua eraberritzen dugu, eta ahotsa eta ikusgarritasuna ematen diegu sektore ezberdinei. Aurten, agroelikaduraren eta industriaren sektoreak presentzia handia izan dute.
Ekintzaileentzako topagunea. Tailer eta jarduera hauek erabilgarritasun praktikoa izan dezaten da garrantzitsuena. Kontaktuak egiteko, negozio aukerak identifikatzeko, ezagutzak zabaltzeko, eta beste esperientziak, joerak eta arrakasta ereduak ezagutzeko balio dute.
Gainera, gure lurraldeak eskaintzen dituen berrikuntza, baliabideak eta talentua balioztatu dira.
Goizeko bederatzietan hasi dira lehen tailerrak. Agroelikadurako Berrikuntzakoan 22 lagun aritu dira, eta tokiko produktuaren eta agroelikaduraren sektoreko lau berrikuntza istorio ezagutu dituzte. Boulevard Garagardotegia eta Basque Brewery Beer, Opptimiza-Idiazabal jatorri izendapenaren kontseilu erregulatzailea, Ner Breen eta Oihanalde izan dira parte hartu duten enpresak.
Ordu berean, industriako enpresei zuzendutako joera berriak ezagutzeko interesa agertu dute 27 lagunek. Alcad eta Algon enpresek azaldu dituzte, besteak beste, haien berrikuntza programak.
Living Lab-ei buruzko tailerrean 25 lagun aritu dira. Autonom Lab (Europako lehen Living Lab-etako bat), Citilab eta Ocean Living Lab gure lurraldeko elkarte berria ezagutu dituzte. Haien proiektuen eta esperientzien berri eman dute.
“Powered by PechaKutxa 2016” ekimena egin dute topaketa amaitzeko. Krearen azken edizioetan egonkortu egin den jarduera da, eta harritzeko gaitasunari eusten dio. Proiektu berritzaileen aurkezpenak egiten dira, 20 segundoko iraupeneko 20 diapositibaren bidez. Pertsonen sormenaren eta talentuaren aldeko apustua da.
Arrakasta handieneko tailerra
“Arduino” tailerra izan da parte hartze handiena izan duena. 40 lagunek eman dute izena. Prototipoak oso era bizkorrean egitearen fenomenoaren berri eman dute bertan. Zabaltzea, soiltasuna eta potentzia bilatzen dira, hezkuntzako, arteko, Maker mugimenduko edo industriako segmentuetan.
Beste tailerrei buruzko datuak
Sare sozialetako Marketing tailerrean 16 pertsona aritu dira, finantziazio aukerei buruzko mahai-inguruan 20, kooperatibei buruzko tailerrean 8 eta “Zure Super Ni-a ezagutu nahi duzu? Eta zure Super Botereak?” tailerrean 14.
Ezin ditugu ahaztu KREAk eskaintzen dituen aukerak, parte hartzaileen artean harremanak sortzeko, iritziak trukatzeko, eta zergatik ez, kolaborazioan eta sorkuntza eta ekoizpen bateratuan oinarritutako etorkizuneko harreman komertzialak garatzeko.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 907 irakurketak
- Castellano