Bidasoa Bizirik.- Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, Enpleguaren Astearen XVII.edizioa antolatu dute. Eskualdeko enpresei langileak kontratatzea errazten die, eta langabeei, berriz, lanpostua aurkitzea.
Izen-emateak
Izen-emateak www.elespazio.com web gunean egin daitezke, maiatzaren 30ean, 31ean eta ekainaren 1ean. Eskatzaile bakoitzak hiru eskaintzatan izena eman ahal izango du, gehienez. Hiru egun horietan eskaintzak betetzen ez baldin badira, web gunean mantenduko dira.
Izena ematen duten lagunen artean, eskaintza bakoitzeko baldintzak hoberen betetzen dituztenak hautatuko dituzte, eta ekainaren 9an, aurrez-aurreko elkarrizketak egingo dituzte Ficoban.
Bestalde, azken bi edizioetan egin izan den bezala, ekainaren 9an hautatze enpresa eta entitateei zuzendutako espazioa egongo da. Bertan, interesa dutenek enplegua bilatzeko eskaintzen eta zerbitzuen berri izango dute, aldez aurretik izena eman beharrik gabe. Horrela, erraztasunak eta aukerak eskainiko zaizkie zenbait eskaintzatan izena eman dutenei, lanpostu gehiagotara hautagaitza aurkeztu ahal izan dezaten, baina kualifikaziorik ez dutenentzat ere. Guztira, 29 entitatek parte hartuko dute, publikoak eta pribatuak.
Hitzartutako elkarrizketak
72 entitate (horietatik 40, enpresak) egongo dira FICOBAn ekainaren 9an. 198 lanpostu sortuko dituzten 102 lan eskaintzari dagozkien hautatze elkarrizketak egingo dituzte.
Sarrera libreko gunea
FICOBAko beheko solairuan sarrera libreko gunea egongo da. Bertan, enplegua kudeatzen duten 9 entitatek eta 20 hautatze enpresak haien eskaintzen eta zerbitzuen berri emango diete gerturatzen diren pertsonei. Parte hartuko duten enpresak zeintzuk diren kontsulta daiteke www.elespazio.com web gunean. Interesa dutenek curriculum vitae-a eraman beharko dute.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 896 irakurketak
- Castellano