San Pedro eta San Martzialetako jaietan murgilduta gaude, eta hiri osoan zehar poza eta umore ona ageri da alde guztietan: ensaioak, kontzertuak, kirol ekitaldiak, lehiaketak, kale ikuskizunak, desfileak…. Irundar guztientzat eta bisitarientzako era askotako eskaintza.
Irungo Alde Zaharra-San Juan Auzo elkartetik, egun hauetan irundarrok bizi dugun zirrara eta pozera batzen gara, baina aldi berean bizilagunen atsedenarekiko errespetua eta gizalegez porta gaitezen eskatzen dugu: kaleko zikinkeriak, portal eta iskinetan pixa egitea, pintadak, borrokak, soinuak…
Alde Zaharra-San Juan eremuak antolaturiko ekitaldi gehienak hartzen ditu, jaigune garrantzitsu bat bihurtzen delarik egunotan. Gure bizilagunentzat gure kaleak jendez eta ihardueraz betea ikustea poz arrazoi bat da, baina festa eskubideak ez du bizilagunek atsedenerako duguna urratu beharrik ezta ere gure portal, kale eta plazen egoera okertu beharrik ere
Irundar guztioi jai zoriontsuak opa dizkizuegu,
GORA IRUN!!!!
GORA SAN MARTZIAL!!
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1045 irakurketak
- Castellano