Emilio eta Txanpi Aske!

argazkia15 egun eskas dira Jean Pierre Harokarene “Txanpi” eta Emilio Castillo berriz kartzelaratuak izango zirela jakin genuela.

Urtarrilaren 18an, beraien hainbat lagun eta ezagun elkartuta, “Emilio eta Txanpi aske! Herri Ekimena” sortu genuen egoera hau gizarteratu eta salatzeko.

12 egun hauetan, bi lagun hauen egoeraz, Hondarribia eta Irungo herritarrak informatzeaz gain  hauen babesa lortzeko atxikimendu bilketa bat burutu dugu testu baten inguruan.

Gaurko prentsaurreko honen helburua, oraindik bukatu ez den, atxikimendu bilketa honen emaitza jakinaraztea da.

ATXIKIMENDUA

Jean Pierre Harokarene "Txanpi" eta Emilio Castillo, Faisan Auzia bezala ezagutua izan den kasuaren barruan atxilotuak eta kartzelaratuak izan ziren bere garaian, eta espetxean epe ezberdinakk bete ondoren kalera irten ziren.

Orain aldiz, "Dignidad y Justicia"-k Madrilgo Auzategi Gorenaren aurrean aurkezturiko helegite baten ondorioz, Jean Pierre Harokarene eta Emilio Castillo berriz ere kartzelaratuak izango direla adierazten duen agindua jaso dute. Jean Pierre Harokarene 13 hilabete eta Emilio Castillo 11 hilabeteko espetxe zigorra bete beharko dute.

Konponbidea eta bakearen bidea urratsal emateko eta oztopoal gainditzeko garaia da. Eta, gizartearen gehiago zabalak defendatzen dituen premisa hauen aurka eginez, agindi honek bigarren aldiz bi pertsonak kartzelara bidaltzen ditu, hauetako batek 75 urte dituela eta gaixotasun larri bat sufritzen duela kontuan hartu gabe.

Idatzi hau sinatzen dugun pertsona, elkarte eta gizarte eragileok, konponbidea, bakea eta bizikidetzaren aldeko aldarria egiten duen gizarte anitzaren parte sentitzen garen neurrian, halako neurrian aurka gaudela adierazten dugu, eta zentzu horretan Jean Pierre Harokarene eta Emilio Castilloren kartzelaratze aginguarekin bat ez dugula adierazten dugu.


- PNV-ko UDAL TALDEA.
- SI SE PUEDE IRUN (SPI) - PODEMOS
- EH BILDU
- SORTU
- EUSKO ALKARTASUNA (EA)
- ARALAR
- ALTERNATIBA
- EZKER ANITZA - IU
- ERNAI
- GAZTE ABERTZALEAK
- ASOCIACION REPUBLICANA "NICOLAS GERENDIAIN"
- LAB
- ELA
- UNIALCO enpresa batzordea
-  BEÑARDO GARCIA
- JUANTXO VILLAREAL
- XABIER MIKEL ERREKONDO
- XABIER BARRETO
- RICARDO GARCIA
- JOSEBA LOPETEGI
- ELENA ETXEGOIEN
- JOSETXO ARRIETA
- JOSEAN ELOSEGI
- PEIO GASKON
- PROCO GOMEZ
- MARIBI PRIETO
- FERMIN MUGURUZA
- MANU SAGARZAZU
- JOSEMA ELOSUA
- FELIX SOLIS
- AITOR ERRAZKIN
- GONZALO  LAVADO
- FERNANDO LARRUKERT

Etiquetas: