Irungo EH Bildu.- Ekainaren 28an mundu osoko kaleak, Euskal Herrikoak ere bai, kolorez etaaldarrikapenez jantziko dira LGTBI kolektiboaren hamarkadatako borrokanabarmentzeko. 2016. urtean 47 urte beteko dira Stonewalleko (New York)matxinadatik. Egun hau askatasun sexualaren mugimenduaren baitan berezia daoso, erakunde politiko, polizial eta erlijiosoek lesbianen, gayen, bisexualen, trans etaintersexualen aurka ezarritako errepresioaren kontra egiteko mugarri izan baitzen.
Orduko mobilizazioek sexu askatasunaren aldeko antolakuntza bultzatu eta lanerakoindarra eman bazuten ere, 47 urte geroago diskriminazio egoerak ez dira amaitu.Are gehiago, zenbait kasutan bestelako diskriminazio egoerekin batu dira etabaztertze egoera larrietan utzi ditu lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgeneroeta intersexualak. Kapitalismoak eragiten dituen diskriminazioei beraz, eredumatxista eta patriarkalaren bazterketak gehitu zaizkie, pertsona guztien, eta berezikipertsona LGTBIen ongizatea kinka larrian jarriz.
Besteak beste, honelako kasuak bizi ditugu egun Euskal Herrian: inmigrante ezheterosexualak; pobrezian bizi diren emakume lesbianak; beltzak eta transexualakdirenak; familia nuklearrean oinarritutako bizi ereduekin bat egiten ez dutenpertsonak; generorik gabeko identitateak dituztenak; etab. Arrazoi ezberdinengatikdira diskriminatuak pertsona hauek: arrazoi sozioekonomikoengatik eta baita generoarrazoiengatik ere.
Izan ere, Hego Euskal Herrian oraindik ere homofobia, lesbofobia eta transfobiarenerasoak egunerokoak dira: kaleko eraso fisiko zein ahozkoak, euskaltzaindiarengeneroaren araberako izenen katalogazioa, familia eredu bakarraren inposizioaeskubideak bermatzeko, liburu eta eduki multimedia sexista, etab.Egoera internazionalari so eginda, gero eta herrialde gehiago dira sexuaskatasunaren aurka mota ezberdinetako legediak onartu dituztenak, hau gizaeskubideen kontrakoa bada ere.
Azkenengo homofobia erasorik bortitzena pasa den igandean bizi izan genuenOrlandon. Erasotzaile bakarra izan bada ere, gizarte eredu oso baten arazoa dahonako kasua, homofobia erasoak esparru guztietan bizi bait ditugu. Izan ere,Orlandon ia 50 hildako izan dira, baina nazioartean egunerokoan bizi ditugu erasohomofoboak; gizarteko esparru ezberdinetatik zein legedia kriminalizatzaileetatik.
Horrexegatik, elkartasuna ardatz izango duen kontzientzia aldarrikatzen dugu,jarrerak aldarazi eta LGBT kolektiboarekiko aurreiritziak, fobiak eta gorrotoakdesagerraraziko dituena, alor guztietan ezinbestekoak diren lege eta gizarte aldaketak eginda: hezkuntzan, osasungintzan, komunikabideetan edota herritar askatasunetan. Horretarako ezinbestekoa izango da ahalduntze politikak bultzatzeta gizarteko sektore ezberdinetan.
Guzti honengatik, politika instituzionalak pertsona lesbianen, gayen, transexualen, bisexualen eta intersexualen eskubide politiko, ideologiko eta zibil oro babesteko norabidean joan behar dira, oinarrizko askatasun printzipioaren baitan.
Era berean, hauen aurkako eraso, jazarpen edota errepresio oro gaitzetsi eta salatzeko jarrera izan behar du, eta horrelakoak errepika ez daitezen, bere eskura dituen baliabide guztiak erabili beharko lituzke, prebentziorako, detekziorako, asistentziarako eta laguntzarako protokolo baten lanketa egiteko.
Pertsona askeek osatutako herri askea eraikitze bidean, Irunen, arratsaldeko 18:30ean San Juan plazan egingo den elkarretaratzera deitzen dugu herritar oro.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1241 irakurketak
- Castellano