Bidasoa Folk-ek beste urte batez Txingudiko Badiako hiru hiriak elkartuko ditu

Irun, Hondarribia, eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren bidez, Bidasoa Folkaren XVI edizioa antolatu dute. Irun, Hondarribia, eta Hendaian egingo dira kultura anitzeko 7 kontzertu abuztuaren 19, 20, eta 21ean.

Abuztuaren 19an Hondarribiko Arma Plaza izango da topagunea, eta bertan Hinka, eragin tradizional eta modernoak dituzten Iparraldeko hirukote euskaldunarekin hasiko da. Geroago Altan-en txanda izango da, musika tradizionalaren arloan 12 urte daramazkite internazionalki Irlandar musikan talde garrantzitsuenetariko bat izaten.

Hurrengo egunean, 20an, Hendaiako Gaztelu Zahar frontoian Aqui Há Baile-k, Portugaleko taldeak, folk dantza batekin hasiko da, eta Alentejo, Funaná de Cabo Verde eta europearra edukiko ditu bere errepertorioaren barne. Ondoren, Fran Lasuen & Jose Luis Canalek, Hegoaldeko taldeak, kontzertuaren lehenengo atalari ekingo dio. Joao Afonso eta Grupo, Portugalekoak eta Zeca Afonso handiaren iloba, izango dira gaueko artistarik garantzitsuenak, eta bere esku entzungo ditugu afrikar eta portuges soinuak.

Azkenik, 21ean, Irungo Urdanibia Plazan, Gani Mirzo Band-en eskutik, Kurdistanekoak jatorriz, kontzertuari hasiera emango diote kurdu ekialdeko musikan inspiratutako konposizioekin. Festibala isteko, Benito Cabrera y Grupo, Kanariar irletako musikariek, musika klasiko eta pop-aren arteko fusioa aurkeztuko digute beraien timplearen esku.

Etiquetas: