Espetxeko isolamendua apurtuz erakusketaren aurkezpena gaur Lakaxitan

Erakusketa kartela.jpgLakaxitaren kurtso hasiera honetan feminismoa izango dugu ardatz. Fresnesen dauden emakumeen erakusketa batekin hasiko dugu gaur Urri feminista, eta jarduera desberdinak egiten joango gara hilabete osoan zehar, tailerrak, dokumentalak, eta aurrerago komentatuko dizkizugun jarduera gehiago.

Gaurkoan Erakusketarekin gatoz. Fresneseko (Euskal Herritik 800km baino gehiagora) espetxe isolamendua gaindituz, Ohiane Garmendiak eta Itziar Morenok bere askatasun nahi ezabaezina helarazi digute. ARTibismoa, borroka feministaren tresna, eta kartzelak bilatzen duen sormenaren heriotzaren kontrako sendagai praktiko izan daitekeela baieztatzen digu, egunotan LAKAXITAN bizi-gai izango dugun erakusketak.

ARTibismo komunikazio ariketa honek, norbait topatzen badu beste aldean, espetxe barrukoak apur bat kanporago ekarriko ditugu, gu barrura hurreratuko garen moduan.

Beraz, animatu, egunotan LAKAXITA (Anaka kalea 20) hurbiltzen!

Ordutegia

  • Inagurazioa Osteguna Irailak 29 arratseko 19:00tan. Bideo emanaldi eta ondoren pintxo goxo-goxoak!
  • Urriak 20 arteko ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiral 18:00-20:30
  • Larunbatak 12:00-13:30 eta 18:00-20:30

Etiquetas: