El Espazioko jarduerak apirilan

1.- ENPRESAK SORTZEKO GOIZAK (iraupena: 2 ordu)
Negozio plan bat egiteko eman beharreko urratsei buruzko informazioa
Data: Apirilaren 5an, Ordutegia 9:00etan El Espazion.

2.- INFORMAZIO JARDUNALDIA GAZTE BERMEAREN ERREGISTRORA SARTZEARI BURUZ
Gazte Bermearen Erregistroa Europar ekimen bat da, eta asmoa du Lan Merkaturako sarrera erraztea 30 urtetik beherako gazteei. Informazio-saioan, zeintzuk izena eman dezaketen azalduko dizugu, zein onura eduki dezaketen enpresek izena emandako gazteak kontratzerakoan eta nola alta eman dezakezun Gazte Bermearen Erregistroan. Informazio-saioan, nortuzk izena eman dezaketen azalduko dizugu, zer etekin izan dezaketen enpresek izena emandako gazteak kontratatzerakoan eta nola eman dezakezun alta Gazte Bermearen Erregistroan.
Data: Apirilaren 8an 12:00etan El Espazion.

3.- PRESTATU ZURE CURRICULUMA ETA AURKEZPEN GUTUNA (iraupena: 3 ordu). Curriculum eta aurkezpen gutunen ereduak ezagutzeko tailerra
Datak: Apirilaren 7an, Ordutegia: 9:30etan, El Espazion.

4.- AHOLKULARITZA LANBIDE ORIENTAZIOAN ETA BOKAZIOAN (2 orduko iraupena)
Orientazio akademikoa eta profesionalari buruzko informazio eta kontsulta zerbitzua, gazteei zuzendua.
Data: Apirilaren 11an Ordutegia; 16:00etan El Espazion.

6.- ENPLEGUA BILATZEA INTERNETEN.Lanbide.net eta beste web batzuk (iraupena: 3 ordu Lana bilatzeko Interneten dauden lan-poltsen eta eskura dauzkazun bitartekoen berri edukitzea.
Datak: Apirilaren 14ean, 09:30etan El Espazion.

7.- EMAN IZENA ENPLEGU ESKAINTZAK DITUZTEN ORRIALDEETAN (iraupena: 3 ordu)
Tailer honetan Interneten enplegu eskaintzak dituzten orrialdeak bilatzen ikasiko duzu eta alta emango duzu enpleguari buruzko hainbat orrialdetan. INFOJOB, INFOENPLEGUA, ABLE…
Datak: Apirilaren 1 5ean 09:30etan El Espazion.

8.-LANBIDE HEZIKETA, ETORKIZUNA DUEN PRESTAKUNTZA gaiari buruzko jardunaldia
Mintegi honetan eskualdean lanbide heziketaz dagoen informazio guztiaren berri izan dezakezu, eta zalantza guztiak argitzeko aukera, prestakuntza hori ematen duten zentroetako profesionalekin. Lan egiteko aukerei buruzko informazioa ere eman ahalko dizute.
Data: Apirilaren 20an
Noren eskutik: Irungo Lanbide Heziketako Zentroak eta Bidasoa Bizirik.

9.- LAN ELKARRIZKETA (iraupena: 3 ordu)
Lan elkarrizketa motak eta nola aurre egin haiei. Teknikak eta gomendioak
Datak: Apirilaren 21an. Ordutegia; 09:30etan El Espazion.

10.- NORBERAREN HAUTAGAITZA. ENPRESEN ZERRENDAK LORTZEA
Enpresek kontratazioak egiteko beharrari aurre hartu nahi badiozu eta haiekin harremanetan zuzenean jarri nahi baduzu, hauxe da zure tailerra. Enpresa espezifikoak bilatzen ikasiko duzu, webaren bidez, datu-baseetan eta enpresa katalogoetan, eta zure hautagaitzak planifikatzen ere ikasiko duzu. Posta elektronikoa erabil dezazun, zure CV-a informatika artxibo batean eduki dezazun eta Internet erabiltzen jakin dezazun, ez duzu besterik behar. Bertan, aldi baterako laneko enpresetako inprimakietan zure CV erregistratzen ikasiko duzu.
Data: Apirilaren 27an, Ordutegia, 9:30etan, El Espazioan

11.- ATZERRITAR GAIEI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA (iraupena: 2 ordu)
Espainian egoera administratiboa erregularizatzeko beharrezko diren izapideei buruzko informazioa: lan- eta egoiliar-baimenak, berritzeak, familia batzeak, naziotasuna, baliabideak
Data: Apirilaren 28ean Ordutegia;12:00tan El Espazion.
Emailea: Adiskidetuak elkartearen eskutik

Informazio gehiago: www.elespazio.com edo 943 633 160 telefonoan. Anaka 27, IRUN

Etiquetas: