Irungo EH Bildu.- Urtarrila amaitzear den honetan, EH Bildutik, udal gobernuak oposizioko taldeei espedienteetara modu digitalean sarrera emateko konpromisoa bete duela adierazi nahi dugu.
Egun gutxi pasa dira oposizioko udal taldeei espedienteen kontrol eta kudeaketa aplikazioa erabiltzeko baimena eman digutela.
Guretzako zerbait berria izanik, udal langile baten eskutik aplikazioaren funtzionamenduaren nondik norakoak ezagutzeko formazio txiki bat jaso genuen.
Hasieran esan bezala udal gobernuak bere hitza bete du, baina oraindik ere aplikazio honetan askoz gehiago murgildu behar dugu benetan informazio guztira sarrera dugun edo ez ezagutu ahal izateko.
Hau guztia kontua izanik, herritar guztiei adierazi diezaiekegu, une honetan, gure lana burutu ahal izateko aukera handiagoak ditugula.