U-1ean Irunen ehundaka lagunek babesa eman die Kataluniako herriari

Eguerdian oraindik Espainiako polizi demokratak oldartu egiten eta hautetsontziak indarrez eramaten arin ziren Katalunian. Ordu berean, Irunen ehundaka lagun atera dira kalera erabakitzeko eskubidearen alde eta Katalauniako herriari elkartasuna adierazteko.

Kolon pasealekuaren zati haundi bat hartu dute giza katea eginez. Ondoren Zabaltza plazaraino abiatu dira eta han Els Segadors eta  l’Estaca abestu dute eta bozketa sinboliko batekin ekitaldia amaitu dute.

Mobilizazioan sentsibilitate desberdineko jendeak parte hartu du: independentistak, errepublikarrak,... PNVko zinegotzi bat ere. Jeltzaleek Irunen PSOEren gobernuari eta Madrilen PPren gobernuari sostengua ematen diete, eta azken bi alderdi hauek erabakitzeko eskubidearen aurka daude.

Argazki gehiago ikusteko...

 

Etiquetas: