Aztiker parte hartzeari buruzko diagnostikoa egiteko pertsonen bila dabil gure eskualdean

Gipuzkoako Aldundiarentzat Parte Hartze sozialaren egoerari buruzko ikerketa-diagnostikoa egiten ari da Aztiker.

Informazioa jasotzeko, eztabaida taldeak egiten ari dira zenbait herritarrekin. Irun- Hondarribin eztabaida talde bat antolatu nahi da, honela banatuta:
  - 35 eta 59 urte bitarteko gizon emakumeak, eragile sozialetan zuzenean parte hartzen EZ dutenak, baina gai sozialetan interesa dutenak.

Taldea apirilaren 5ean bilduko da, 18:00etik 20:00era Irunen eta 30€ rekin sarituko da.

Taldeetan ahalik eta aniztasun handiena agertzea komeni da, hau da, errealitate sozial ezberdinetako herritarrak.

Talde horretan parte hartu nahi baduzu, idatz ezazu helbide honetara:  aetxenike@aztiker.com

Etiquetas: