Ehundaka lagunek Donostian Metroaren Pasantea gelditzeko aldarrikatu zuten atzoko manifestazioan

Donostiako Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, ehundaka lagunek metroaren pasantearen proiektua gelditzeko aldarrikatu zuten atzo eguerdian egindako manifestazioan. Eguerdiko 12etan eta eguraldi txarrari aurre eginez, mila lagun inguru bildu dira “METROAREN PASANTEARI EZ!” lelopean egindako manifestaziora, hain zuzen ere metroaren pasantea bultzatzen duten erakundeei egitasmo hori gelditzeko eta Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren eta eraginkorrenaren inguruan herritarrek debatitzeko eta azken batean erabakitzeko aukera izan dezaten prozesu partehartzaile bat ireki dadin eskatzeko. Bulebarreko kioskoan egin den amaiera ekitaldian, Ana Gorostidi eta Mikel Alonso bozeramaleek partehartzaile guztiei eskerrak eman eta Jaurlaritzako kontseilari Arantxa Tapiak  proiektu hau geldizteko eta prozesu partehartzaile bat irekitzeko herritarrek egindako eskaerak atzera botaz duela egun gutxi Satorralaiari helarazi dion erantzuna gogor kritikatu dute.

Gutziarekin , Satorralaiak oso positiboki baloratzen ditu azken asteetan egindako informazio ekimenak eta atzoko manifestazioa.

Ana Gorostidi bozeramalearen mezua:

Egunon!

Milesker hurbildu zeraten guztiei.

Gauza asko daude esateko “proiektu faraoniko” honen kontra:

Izan ere, lehen ere saiatu ziren, eta “obra faraonikotzat” jo ondoren, berriz ere hemen ditugu, eskabadora eta hormigoiarekin. Poltsikuak diruz bete…Eusko Jaurlaritzak, obra hau hasteko 4,7 M euro jarri ditu mahai gainean. Gutxienez 200 milioi euro gastatu nahi dituzte 4’2 kilometroko obra egiteko — hau da, metro bakoitzeko 50.000 euro inguru!—Donostian metro bat abian jartzeko erabiltzaileen azterketa seriorik inoiz egin ez bada ere.

Proiektuaren osotasuna oraindik bermatu gabe dago. Batetik, Kontxako hondartzan metroaren obrak burutzeko Itsasertz Zerbitzutik baimenik ez du jaso Jaurlaritzak. Bestetik, milioi horiek nondik? Badakizue zeinengana etorriko diren diru eske, ezta? Guregana, noski ba! Alde batetik zergak igo eta bestetik, zorra haunditu. Azken urtetako formula degu hauxe, eta ez dezagula pentsa horrelakoak hegoaldean bakarrik gertatzen direnik: “beharrezko ez diren proiektu erraldoi eta inposatuak” Europako zenbait herritan zein gure Euskal Erkidegoan ere, gure mutur parean, adibide bat hementxe. Adi lagunok! Esna gaitezen! Esna ditzagun gure politikariak. Ez al dute hauek herriaren mesedetan eta onerako lan egin behar?

Nolatan ba horrelado proiektu zentzugabea?

Ø  Nola liteke, lehen 100m tara autobusa hartzen genuenean, orain, 2Km egiteko 500m egin behar izatea, lur azpira jeitsi eta berriz igo behar izatea? Zein burutan sartzen da, Donostia bezelako hiri txiki baten erdialdea zulatu eta ondo dabilen autobus sarea murriztea? Askok oraindik ez dugu sinestu nahi, hainbat autobus linea ezabatu eta murriztu nahi dituztenik: 5aBentaberri, 25a, E06Errenteria, 18Seminarioa, 28a etab.

Ø  Nola liteke, hainbat behar dituzten Donostialdeko kanpoaldeko auzoei proiektu hau salbamen bezela saltzea? Donostia guztiak, bat eginez, miloika euro horiek, jendeak une honetan dituen benetazko premiei erantzuteko erabil daitezela exijitu dezagun.

Ø  Nola liteke horrelako desinformazioa jasotzea Gipuzkoako herritarrok? Kontuz gero, Satorralaiako kideok urteterdi damakigu prozesu hau jarraituz, eta barregarria da (negargarria ere bai), zifren gora beherak, 33 milioi erabiltzaile, 24M, 19M…,

Izan ere, Tapia andrea, Kontxako ondar azpian, 35m sakoneran egin asmo dezuten tunel edo pasante hori kapa bikoitzarekin hornitu beharra legokeela, esango zizuten ba teknikariek….aurrekontua ere bikoizteko asmorik???

Ø  Nola liteke, urtetan jarraituko luketen obrek erdialdeko eraikuntza zaharretan eraginik ez edukitzea? Valentzia, Colonia, Varsovia, Amsterdam…istripuak nonnahi; ez engainatu!

Ø  Nola liteke, 8900 sinadura jaso ostean, herri galdeketari uko egitea? Beldur al zerate?

Gaur, berriz ere, proiektu bidegabe hau geldiaraz dadin eta parte-hartze prozesu bat abian jarri dadin eskatzen degu.

Mila esker etorri zareten guztiei.

Metroaren pasanteari ez, beharrezkoa ez delako!!

Etiquetas: