Hondarribi prekario, maiatzak 5ean kontzentrazio bat

Autonomako langileen kontzentrazioa, beraien eskubideen alde.ELA-Gizalan Oarso-Bidasoa.- Hondarribiko udaletxeko egoera prekarioa salatzen, hurrengo idatzia egin dugu ELAtik, eta maiatzak 5ean kontzentrazio bat egingo dugu arkupetan.

Hondarribiko Udaletxea da prekarietatearen paradigma Oarso-Bidasoa eskualdean. Behin behinekotasunak plantilaren %35a gainditzen du. 82 langiletik, 43 postua dute “ en propiedad”, 19 interinitatean daude , 30 bakanteak dira eta hauetatik, gutxienez 7 ez daude beteta

Honetaz gain, 11 langile laboral daude RPT-an agertzen ez direnak.

Horrelako egoera batetara udaletxe bat ez da iristen kasualitatez. Erabaki politiko baten ondorio da prekarietate tasa hauek kudeatzea.

ELAtik askotan esan dugu Administrazioan prekarietate gehiena kontratazioan ematen dela. Hau ulertu behar dugu langilearen ahuldadea bezala kontatatzailearen aurrean.

Madridetik etorritako dekretuek mozorrotu egin dute hemen ematen zen egoera, eta aitzakiatzat hartu dira egoera mantentzeko. Bainan, udaletxe honetan dauden interino batzuen aintzinatasunari begira, ikusten da aspalditik datorren praktika bat dela. Badaude beren bizitza laboral osoa interino moduan pasa dutenak, eta interino jubilatuko direnak. Adibidez, Hondarribiko udalean 1990 urtetik interino dagoenik badago, 1994, 1999, 2006…. hau da, behjin behineko egoera bat egonkortu egiten da.

Honek pentsatzera eramaten gaitu, ildo honi jarraiki, zer nolako administrazioa edukiko dugu hemendik 10 urtetara? % 80ko interinitatea edukitzea dugu helburu? Edo hau aitzakiatzat hartuta, administrazioak esku pribatuen esku utzi ? Azken galdera honen erantzunak ematen digu beldur gehien, hau baita neoliberalismoak amesten duen eredua. Sektore publikoan bikoka ederra dago pribatazitzaileentzat.

Borondate politkoa egon ezkero, egoera hau irauli egin daiteke. Lanpostuak egonkortu, kalitatezko zerbitzu bat eman eta langileek lan baldintza dunak eduki ditzakete.

Egoera hau salatzeko eta konponbide bila hasteko, ostiralean, maiatzak 5ean eguerdiko 12:30etan, kontzentrazioa egitera deitu dugu Udaletxeko arkupetan.

Etiquetas: