Tomas Elgorriagaren sententziaren inguruan Hondarribiko Sorturen oharra

Ohar honen bidez Hondarribilo Sortuk honakoa adierazi nahi dugu:

2016 urte hasieran Tomas Elgorriaga Kunzeri 5 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, horietatik 2 bete beharrekoak. Gaurko egunez, Parisko Apelazio Auzitegiak orduan ezarritako zigorra berretsi badu ere espetxealdia urtebetez luzatu dio Tomasi, 2 urtetik 3 urtera pasatuz.

Hau dela eta, beste behin ere epaiketa honekiko gure desadostasuna plazaratu nahi dugu, baita ezarritako zigorrarekiko ere. Erabaki berri honek Tomasen kaleratzea artzeratuko du, tamalez.

Jaso beza familiak gure elkartasuna eta ea Tomas lehen bait lehen gure artean dugun.

Tomas eta Urko etxera!

Euskal preso politiko eta iheslariak etxera!

Sortu Hondarribia

Etiquetas: