Urrian jaitsi da langabezia Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, urrian 82 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 72 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.698 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %12,7 hain zuzen. Iazko urriko hilabetearekin konparatua 461 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 10 behargin gutxiago zeuden langabezian urria amaieran. Azken urtean 97 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 663 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %11,8koa da (%12,7 Irungoa eta %8,3 Hondarribikoa), %10 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %12,8 da.

Sektore guztietan jaitsi da langabezia, nekazaritza eta arrantza sektorean ezik.

Etiquetas: