2 pertsonatan jaitsi da langabezia abenduan Irunen

Jakitera eman dituzten datuen arabera, abenduan 2 irundar atera ziren Lanbideren zerrendetatik, sektore guztietan langabezia jaitsi arren  eraikuntza izan ezik. Abenduaren 31ean gure eskualdean 4.701 lagun zeuden euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, orain urtebete baino 722 gutxiago.

Irunen, gaur egun, 3.999 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14 hain zuzen. Iazko abenduko hilabetearekin konparatua 563 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 41 behargin gutxiago zeuden langabezian abendua amaieran. Azken urtean 159 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 702 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 12,9koa da (% 14 Irungoa eta % 8,9 Hondarribikoa), % 11 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 13,1 da .

Etiquetas: