Enpleguaren Astearen XIX.edizioa

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, Enpleguaren Astearen XIX.edizioa antolatu dute. Helburu bikoitza du: enpresei kontratatzen laguntzea, eta langabeei, lanpostu bat lortzen laguntzea.

Izen-emateak
www.elespazio.com web gunean egin daitezke izen-emateak, maiatzaren 8an, 9an eta 10ean. Hiru eskaintza aukera ditzake eskatzaile bakoitzak, izena emateko. Hiru egun horietan eskaintza guztiak betetzen ez baldin badira, web guneko epea luzatuko da.

Izena ematen duten pertsonen artean, eskaintza bakoitzerako baldintzak hoberen betetzen dituztenak hautatuko dituzte, eta aurrez-aurreko elkarrizketak egingo dituzte haiekin, maiatzaren 22an.

Bestalde, aurreko edizioetan egin izan den bezala, hautatze entitate eta enpresei zuzendutako espazioa egongo da maiatzaren 22an. Bertan, interesa dutenek enplegua bilatzeko eskaintzak eta zerbitzuak ezagutu ahal izango dituzte, aldez aurretik izena eman beharrik gabe. Eskaintza ezberdinetan izena eman duten pertsonei, eta kualifikaziorik ez duten pertsonei erraztasunak emateko modua da. Guztira, 60 entitate publiko eta pribatu izango dira parte hartzaileak.

Hitzartutako elkarrizketak
Guztira 30 entitate joango dira maiatzaren 22an FICOBAra, hautatze elkarrizketak egiteko. 102 eskaintza egongo dira, 160 lanposturentzat.

Sarbide libreko gunea
Sarbide libreko gunea prestatuko dute FICOBAko beheko solairuan. Bertan, enplegua kudeatzen duten 30 entitatek enplegua lortzeko dituzten eskaintzak eta zerbitzuak aurkeztuko dizkiete, hurbiltzen direnei.  www.elespazio.com web gunean kus daiteke zeintzuk izango diren enpresa horiek. Interesa duten pertsonek curriculum vitae-a eraman beharko dute, eskura.

Etiquetas: