Olatukoop.- Ama, zergatik ari dira gu jotzen?
Gogaitu egiten ditu guk elkarrekin erabakitzeak zer izan nahi dugun, norekin egon nahi dugun, nola antolatu behar dugun, nola lan egin, finean, nola bizi nahi dugun.
Orduan, kooperatiba itxiko dizuete? Askotan esan didazu horixe dela kooperatiban egiten duzuena.
Espero dezagun ezetz, baina hau harago doa, jende asko ohartu baita antola daitekeela eta dena bere kabuz erabaki dezakeela. Era berean, konturatu dira elkarrekin daudenean oso zaila dela eurak geratzea, eta horregatik biolentzia bakarrik gelditzen zaie; momentu horietan akabo hitz egitea.
Eta jendeak, zer dio hau ikusten ari den jendeak? Zure lagun kooperatibistek lagunduko gaituzte?
Ziur baietz. Oraingoz euren sostengua eman digute, baina badakit benetan behar ditugunean hor egongo direla, jakin badakitelako arazo hau ez dela gurea bakarrik, guztiona baizik; egon, mezu bat iritsi zait.
Nor da?
Beraiek. Hauxe diote:
«Errepresioaren kontra, elkartasuna eta auto-antolaketa. Dagoeneko ez gaude zuekin, zuek gara. Elkarrekin gaude hemen eta orain, borroka berean, gure lanaren eta gure bizitzen gainean erabakitzeko dugun eskubidearen alde. Gutako norbait ukitzen badute, guztiok ukitzen gaituzte.
Gure organizazio guztiei dei egiten diegu bat izatera Katalunia eta Euskal Herri libre eta subiranoak defendatu eta sortzeko. Mundu berriko errepublikak gero eta gertuago daude, dagoeneko ikus daiteke Icaria ortzimugan.»
Ez dut dena ulertu, baina ona da, ezta?
Oso ona, seme.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 870 irakurketak
- Castellano