Hitzaldia: Birsortu prozesua azaltzen.

Datorren asteazkenean, hilak 11, 18:30etan Muaran zita garrantzitsu bat daukagu. Zer gertatuko den? Ezker Abertzalearen istorio hurbilari errepasotxo bat emango diogula, egungo egoeraren garrantziaz jabetuko garela eta aurrera begirako erronken inguruan jardungo garela.


Horretarako solasaldi bat antolatu dugu, honako solaskide hauekin: Alde batetik JONE ETXEBERRIA AGIRRE, Gipuzkoako Herrigintzako Arduraduna, eta bestetik, ARKAITZ RODRIGUEZ TORRES Ekintza Politikoko Idazkaria (Ekipo Nazionalekoa).


Solasaldi irekia, zabala, konfidantzazko giro batean emango dena, jatorra eta sanoa izan dadin giro egokia aurkituko duzu.


2026ean Euskal Errepublika lortzeko gure buruak berrasmatu behar ditugu, elkarlana sustatuz herri hau martxan jartzeko.

Etiquetas: