Irungo Sí se Puede-k eta Irun Ahal Dugu-k babesa ematen diote, martxoaren 8rako, mundu mailan deitutako “Emakumeen Naziorteko Lanuzteari”

Irungo Sí se Puede-k eta Irun Ahal Dugu-k  “Emakumeen Nazioarteko Lanuzteari” babesa ematen diogu eta herritarrak parte hartzera animatu nahi ditugu. Lanuztea martxoaren 8an,  12:00etatik 12:30era izango da.

Bat egiten dugu nazioarteko mobilizazio honekin eta helburuak partekatzen ditugu:
  1) Indarkeria matxistaren aurkako neurri zehatzak eta eraginkorrak abian jarri eta garatu daitezela exijitzea.
  2) Emakumeen lan baldintzak hobetzea eta lan desberdintasunarekin amaitzea soldaten, pentsioen, eta sustapen profesionalean gertatzen diren  aldeak deusestatuz.
  3) Familia-bizitza eta lan-bizitza batera eraman ahal izateko eraginkortasuna eta sustapena lortzea.
  4) Emakumeek enplegua lortzeko diskriminazioa deuseztatzea eta emakumeen langabezia-tasa murriztea.
  5) Lanaren eremuan sexu-jazarpen egoerak, lan-eskastasuna, behin-behinekotasuna eta  jardun partzialeko zein iraupen motzeko kontratuen tasa handia deusestatzea.
 
Era berean, irundar guztiak animatzen ditugu parte hartze handia izan dezatela martxoaren 8rako antolatutako jarduera eta mobilizazio guztietan.

Etiquetas: