ELAk Artaleku eta Azken Portuko Polikiroldegien hitzarmenaren berriztapena sinatu du

fotoAtzo, 2017ko Apirilaren 6an, ELAk, bertako langileen %100-a ordezkatuz, Irungo Artaleku eta Azken Portuko polikiroldegiak gestionatzen dituzten enpresekin, BIDASOA XXI eta OIASSO-rekin, akordio bat lortu zuen Enpresa Hitzarmen Kolektiboa berritzeko.

Hitzarmen honek 3 urteko indarreangotasuna du, 2017an hasi eta 2019 amaitu arte eta lan erreformari aurre egiteko beharrezkoak diren blindaje guztiak ditu.

Aurreraeraginkortasun mugagabea du eta ezbetetze klausulari blindaje bat ezarri zaio.
Gainera, 2017an jasotzen zen oinarrizko soldatan %1,5eko igoera adostu da, %3+KPI-a 2018rako eta KPI-a 2019rako.

Honez gain, antzinatasun plusaren %2ko igoera adostu da sortutako lehen bosturtekoan eta orain arte jasotzen ez ziren plusen %100-a errekuperatzen da (klaseen prestaketa, gau orduak, igande eta jai egunak, garraioa…).

Garaipen handia lortu dugu, hala ere Udalak eman beharreko pausu garrantzitsu bat geratzen da oraindik ere, izan ere ELA-ren aldarrikapen nagusienetako bat pendiente dauka Udalak, pleguetan langileen subrogazio eta aplikazio hitzarmenaren erreferentzia bermatuko dituen klausula sozialak onartzea.

Etiquetas: