"Irun eta Donostia artean hirugarren haria eraikitzeko lanak direla eta sortzen diren kalteak arintzeko, neurriak hartzeko eskatzen diogu RENFEri"

foto Sí Se Puede Irun Udal Taldeak garraiobide publiko alternatiboak abian jartzeko eskatu dio Renferi kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzeko, Irun eta Donostia artean eraiktzen ari den hirugarren hariaren lanak egiten ari diren bitartean. Izan ere, lan horiek kalteak sortzen ari dira bi hiri horien artean trena erabiltzen duten pertsonen kasuan.

Sí se Puede Irun taldeko zinegotziak Adif eta Renfe enpresetako langileekin bildu dira Irun eta Donostia artean eraiktzen ari den hirugarren burdinbidearen lanen nondik nora jakiteko, baita lan horiek une honetan duten eta izango duten eragina ere, bai herritarrentzat bai trenaren bidezko garraioarentzat.

Sortu diren arazoen artean nabarmentzekoak dira ordutegien eskaintzaren murrizketa eta egunero 60 tren kentzea, aldiriko trenak eta distantzia ertainekoak zein luzekoak dira. Horrek guztiak lehiakortasuna kentzen dio garraiobideari. Lanak hasi arte,  egunero klasera edo lanpostura joateko erabiltzen zen garraibide hori; gainera, Frantziatik eta Irundik zetozen bidaiariek lotura zuten Estatuko beste hiri batzuekin.
“Gure ustez, erakunde publikoek erraztasunak eman behar dituzte garraio publikoa erabiltzeko, alegia, trenbidea -eta ez auto partikularra-, eta, ohiko bidaiariek autoaren aldeko apustua egiten ari dira garraio publikoko soluziorik ez dagoelako” adierazi du talde honek.

Sí se Puede Irunek bitarteko alternatiboak jarri ez izana kritikatu du. Bazegoen etengabeko autobus zerbitzua ezartzea, lan horiek garraio publikoaren ohiko funtzionamenduan duten eragina ahalik eta gehien murrizteko. Bai Renfen bai EuskoTrenen trazatuan antzeko tankerako lanak egin edo gorabeherak izan direnean, horrelako zerbitzuak jarri dira abian. “Bidaiari kopuru handieneko ordutegietan -gehinenak ikasleak eta langileak- Donostiarainoko joan-etorriko autobusak eskura jartzeko eskatzen dugu. Hori ez egitea garraio publikoaren erabilerari trabak jartzea eta   auto partikularraren erabilera bultzatzea da”.     

Era berean, lan honetarako joan-etorriko autobusen sistemak hiru bat milioiko kostua zuen, kontuan izanik lanaren aurrekontua ehun eta laurogei miloitik gorakoa dela, baina Renfek albo batera utzi zuen aukera hori, eta horren ondorioz, herritarrek ez dute trebidezko konexiorik apiriletik, ezta garraio publikoko alternatiba eraginkor bat ere Irun eta Donostia artean.

Bestalde, Frantziako trebide sistemaren garapenari buruz azken egunotan argitaratutako albisteen gainean, Sí se Puede Irunek salatu du mugara iristean “bidaiariak Europatik baztertzen gaituen murru batekin topatzen direla. Lehen, Frantziatik zetozen eta Irunera iristen ziren tren horiek ezin dira Iruneraino iritsi, eta bidaiari guztiak Hendaian geratu behar dira, trenez joan zitezkeen beste tokietarako konexiorik gabe, alegia lehen Lisboara, Madrilera, Bartzelonara eta abarretara joaten ziren tren horiekiko konexiorik gabe, eta, gainera, ez zaie garraio publikoko inolako soluziorik eskaintzen bidaia trenez jarraitu ahal izateko. Eguneroko tren bakar batek egiten du Irun eta Hendaiaren arteko ibilbidea eta ez dauka inolako konexiorik” ondorioztatu du.


Etiquetas: