SPI: Katea auzoko enpresan hil den langileari buruz

fotoSí se Puede Irun Udal Taldeak eta  Irun Ahal Dugu-k egunaren lehen orduetan Kateako enpresa batean hil den langilearen familia babestu eta doluminak eman dizkio

SPIk eta Irun Ahal Dugu-k egunaren lehen orduetan Plasticos Alai enpresan hildako langilearen familia babestu du eta doluminak eman dizkio. 700 kiloko plastikozko poltsa bat gainera erortzearen ondorioz hil da langilea.

Bidasoa eskualdeko lantokietan eta enpresetan dagoen lan prekaritatea  salatu dute alderdi politikoek. Izan ere, gogora ekarri dute azken urteetan enpresa horretan segurtasun eta prebentzio falta aurretik salatu zutela sindikatuek, hori dela eta langileek hainbat istripu izan dituzte.

Datorren astelehenean, 11:00etan, enpresaren aurrean, Enpresa Batzordeak  deitutako elkarretraratzean parte hartzeko deialdia egin dute Sí se Puede Irun Udal Taldeak eta Irun Ahal Dugu-k.

Etiquetas: