Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa: Txingudi II vs '26+' (Tolosaldea) larunbatean Olagarron

Jakingo duzuenez, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan murgilduta dabil Txingudiko bertso eskola. Lehenengo fasea gainditu ondoren, Txingudi II taldeak finalerdietara igarotzeko bidean saio erabakiorra du larunbatean (apirilaren 8an) tolosaldeko '26+' taldearen aurka.

Saioa bertso-bazkari formatuan jokatuko da (bazkaria eta honen ostean herriartekoko saioa) Hondarribiko Olagarro elkartean, 14:00etan hasita, esan bezala, larunbatean (apirilaren 8an).

Bazkarirako izena emateko helbide honetara bertara idatz dezakezue (irunabar@gmail.com) edo 690065826 telefono zenbakia ere erabil dezakezue beraiekin harremanetan jartzeko. Mesedez, bazkaritara azaltzeko asmoa baduzue jakinarazi osteguna baino lehen, guztia behar bezala antolatzeko denbora eduki dezaten.

Esan beharrik ez dago bazkariaren ondoren saioa ikustera azaldu nahi duenarentzat ere zabalik egongo direla Olagarroko ateak.

Besterik ez, ea Hondarribin elkartzeko aukera dugun eta denon laguntzarekin arratsalde bikain bat ateratzen den.

Etiquetas: