Preso gaixoen askatasunaren alde hainbat deialdi asteburu honetan

Espainiar eta frantziar estatuetako espetxeetan «alarma guztiak» piztu dira azken egunetan Oier Gomez, Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate euskal preso politikoen inguruan jaso diren berriak.

Oier Gomez Pitie Salpetrieko ospitalean dago, biopsia baten zain, Ibon Iparragirrek bi eraso jasan zituen 24 ordutan Alcala Mecoko espetxean eta Manu Azkarate tolosarra ere ospitaleratu egin behar izan dute.

Horregatik, asteburu honetarako gaixo dauden euskal preso politikoen alde hainbat mobilizazio antolatu dira:
 - Ostiralean, Tolosan, Manu Azkarateren herrian, 19.00etan Triangelu plazan

 - Larunbatean, Gasteizen, Oier Gomezen hirian, 13.00etan Andra Mari Zuria plazan

 - Igandean, Ondarroan, Ibon Iparragirreren herrian, 13.00etan Alamedan

Etiquetas: