6 proiektu berritzaile babestuko ditu Bidasoa bizirik-ek

6 proiektu berritzaile hautatu ditu Bidasoa bizirik-ek, “Berrikuntza Proiektuen Diagnostikoa” berrikuntzari babesa ematen programan parte hartzeko.

Aukeratutako bost proiektu berritzaileekin, enpresaren egoera aztertuko da, hobekuntza eta berrikuntza aukerak biladtko dira merkatuan, kolaborazio proiektuak martxan jartzeko kolaboratzaileak identifikatuko dira, eta berrikuntza proiektuak garatzeko lehiakortasun hobekuntzak egingo dira enpresan.
 
60.000 euroko gehieneko aurrekontua du programak (BEZa barne).

Hautatze prozesua
Ideia berritzaile bat duen edozein enpresak izena eman ahal izan du proiektu horretan. Maiatzaren 5ean bukatu da hautagaitzak aurkezteko epea, eta 15 eskaera jaso ziren guztira. Beranduago, 11 proiekturen hautatzeaurrea egin zen. Ekainaren 7an, azken fasearen aurkezpenean, enpresa bakoitzak aurkezpen bat burutu zuen, haren proiektua aurkeztuz. Epaimahai espezializatu batek aztertu eta puntuatu zituen.

Aukeratutako proiektuak
Zenbait baldintza kontuan hartu ditu epaimahaiak hautaketan: proiektuaren kalitatea, bideragarritsuna, izaera berritzailea, iraunkortasun aukerak, eta aurkezpenaren kalitatea, bai ahozkoarena baita bisualarena ere. Ezaugarri horiek kontuan hartuta, sei proiektu aukeratu dira, eta hainbat eremutan garatuko dira, ondorengo teknologietan: smart, fabrikazio aurreratua, 4.0, sensorika, gauzen internet etab.

Autatutako enpresak ALGON EMM SL, CONACTEC SAL, MANUFACTURAS GOVE SL, AIARA SOLUCIONES SL, ALKAR S.COOP LTDA, eta LUMA SUITE SL izan dira.
BIC Gipuzkoak, Gipuzkoako Kamerak, Orkestrak, Tknikak eta Agglomeration Sud Pays Basquek osatu dute epaimahaia. Era berean, bozkarik gabe parte hartu dute proiektuko bazkideek: Bidasoa bizirik, Irungo Udala, Mondragon Unibertsitatea, ESTIA Ecole Supérieure des Technologiek Avancées, eta Gaia Euskal Herriko Informazio eta Elektronika Teknologien Industrien Elkartea.

Prozesu berdina egiten ari dira, aldi berean, Sud Pays Basqueko zenbait enpresa, “CONNECT Innovation bai!” proiektuaren baitan, funtzionamendu ezaugarri antzekoekin.

Mugaz gaindiko proiektua
“EFA077/15 CONNECT Innovation bai!” mugaz gaindiko proiektuaren baitan dago berrikuntzari babesa emateko programa. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) %65eko ekarpena egin du finantziazioan, Espainia-Frantzia-Andorra lurraldeen arteko programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).

“CONNECT Innovation bai!” proiektuaren helburua da ekintzailetza berritzaileko kultura garatzea, lurraldeko enpresak laugarren industria iraultzarekin bat egin dezaten. Modu horretan, berrikuntzarekiko eta sorkuntzarekiko apustua ezaugarri izango duen mugaz gaindiko lurraldea sortuz.

Etiquetas: