Etxebizitzaren aferako arau berriak onartezinak dira EUSKADIKO ETXEGABETZEAK STOP plataformarentzat

Urriaren 8an amaitu zen JAURLARITZAREN ETXEBIZITZA SAILAK abuztuaren 4ean ireki zuen epea emendakinak egiteko.EUSKADIKO PAH garenok 10 EMENDAKIN egin ditugu. Ehundaka hiritar, partidu politiko (EH BILDU, ELKARREKIN PODEMOS, EZKER ANITZA edo EQUO bezalakoak), sindikatu (ESK eta CCOO bezalakoak) eta elkarte sozialek (AFECTADOS POR LANBIDE, DUINTASUNA, GEPE, KORRIKA PREKARIOAK, BERRI OTXOAK edo ERGILAN bezalakoak) babestu eta beren izenean aurkeztu dituzte emendakin horiek.

Datorren asteazkenean, hilak 11, EUSKADIKO ETXEGABETZEAK STOP plataforma Eusko Jaurlaritzarekin bilduko gara, gure desadostasunak aurkezteko. Jaurlaritzaren DEKRETU PROIEKTU hau ONARTEZINA da. Prestazio berriaren eta alokairu sozialaren zenbatekoa bezalako funtsezko atalak etorkizuneko arauen menpe uzten ditu, oraingo PCVa jasotzen dutenen baldintzak okertzen ditu (3 urteko antzinatasuna eskatzen du Etxebiden) eta 250 euroko laguntza bat etxebizitzarakobeskubidearen ordezko gisa mantendu nahi du. Laguntza horrek ez ditu kontuan hartzen diru sarrerak, familiako kide kopurua, etxearen baldintzak ezta errentaren muga ere. Horregatik erabat ARBITRARIOA, BAZTERTZAILEA eta ESKASA da. Ez da nahikoa espekulazioak gora igotzen dituen alokairuei aurre egiteko; alokairua ez ordaintzeagatik emandako etxegabetze kopuruaren gorakada izugarriaren errudun den espekulazioa.

ETXEBIZITZA OINARRIZKO ESKUBIDEA DA, BIZI PROIEKTU BAT GARATU ETA INTEGRAZIO SOZIALERAKO FUNTSEZKO BALDINTZA, eta gizarte osoaren ardura da eskubide hori betearaztea.

Etiquetas: