Aralarko Parke Naturalaren inguruan eztabaida bizia piztu da, Enirio-Aralar Mankomunitateak Parke Naturalaren araudiarekin bat ez datorren pista-sare zabal eta suntsitzailea onartu duelako. Foru Aldundiak Parke Naturalaren kudeatze-arduraduna da, baina, Parkea babestu beharrean, pisten bultzatzaile nagusi bilakatu da. Hori salatzeko, Gipuzkoako talde naturazale eta ekologisten koordinadora NATURKONek kontzentrazio bat egingo du Donostian, larunbatean, hilak 11, 12etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean (Gipuzkoa plaza).
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak, NATURKONeko partaidea izanik, espresuki animatu nahi zaitu kontzentrazioan parte hartzera. ETORRI!
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1277 irakurketak
- Castellano