1.977KO Amnistiaren aldeko aste odoltsuaren 40. urteurrena. JOSU ZABALARI OMENALDIA

Kalera kalera.- Indar errepresibo espainiarrek 7 hildako utzi zuten Euskal Herrian duela 40 urte preso politikoentzat Amnistia eskatzeagatik. Manifestazio nazional batekin Errenteria-Oreretan ekarriko dugu guzti hura gogora larunbat honetan 17:30etan.

Bezperan, hilabete batzuk lehenago JOSU ZABALA gazte irundarra Guardia Zibilak Hondarribin hil zuela -76ko Irailaren 8an- oroituko dugu OMENALDI xume baina duin batez, bere familiaren aurrean eta Joxe Domingo Aizpurua preso ohia hizlari izango dugularik.

Hitzordua, ostiral honetan, hilak 12, 20:30etan Zabalaren txokoan.

Etiquetas: