IV Osasun Jardunaldiak (Alde Zaharra San Juan elkarteak antolatuak)

Alde Zaharra San Juan elkarteak aurten ere IV Osasun Jardunaldiak antolatu ditu, elkarte, partikular eta administrazio publikoaren organismo desberdinen laguntzari esker. Gainera kasu honetan, Irungo Udalari esker aurtengo ekintzak, elkarteak daukan lokal berrian izango dira.

 · “Bihotz-biriketako bizkortze tailerra”
Irungo Babes zibil boluntario elkartearekin hasiko ditugu jardunaldiak. Aurreko urtean lehen sorospeneko hitzaldi bat eman zuten eta aurten bihotz-biriketako bizkortze tailerra emango dute. Emergentzia prozedura hau biziak salbatzeko erabiltzen da pertsonak arnasteari utzi dutenean edo bihotz taupadak gelditu direnean. Tailer praktikoa denez tokiak mugatuak dira eta ondorioz bi egunetan antolatuko da tailerra (behar izanez gero egun gehiagotan antolatuko da). Interesa duten pertsonek gure Facebook-eko orrian edo behean jarri dugun estekan apuntatu daitezke: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScmGcrzcyus7dlT00Al2AtCtCAWzT bucluwpLYixd4K0pd5nA/viewform?c=0&w=1

    - Día / Eguna:
1. aukera : Azaroaren 18 11h

2. aukera : Azaroaren 23 19h

    - Lekua: Alde Zaharra San Juan Auzo Elkartea, Jesus kalean

    - Komunikatzailea: AGRUPACION PROTECCION CIVIL DE IRUN – IRUNGO BABES ZIBILEKO TALDEA

 · HITZALDIA: “MINDFULNESS ZER DA, ZER EMATEN DIGU?
Gero Mindfulness-ir buruzko hitzaldiaren txanda izango da Eli Fisas-en eskutik; ebidentzia zientifikoak erakusten du Mindfulness praktikatzea estresa eta estutasun murrizteko eta emozioak erregulatzeko tresna garrantzitsua dela gaur egun. Gure buruarekin eta inguruarekin harremanak errazten ditu eta osasunaren egoera eta ongizate orokorra hobetzen du.

    - Eguna: azaroaren 21

    - Ordua: 19h

    - Lekua: Alde Zaharra San Juan Auzo Elkartea, Jesus kalea

    - Komunikatzailea: ELI FISAS (CENTRO MINDFULNESS Y DESARROLLO PERSONAL)

 · HITZALDIA: “ELIKADURA, ZER DA JATEN DUGUNA?”
Bukatzeko elikadura osasungarriari buruzko hitzaldi ba izango dugu Eli Gallegorekin. Lehen nola elikatzen ginen eta orain nola egiten dugun aztertuko dugu aztertuko du eta baita ze ondorio izan dezake gure osasunean gaizki elikatzea azalduko digu. Aztergai izango dugu ere zergatik aukeratzen ditugun elikagai batzuk eta ez beste batzuk erosketa egiterakoan eta zer gertatzen da azukrearekin.

    - Eguna: Azaroaren 28a

    - Ordua: 19h

    - Lekua: Alde Zaharra San Juan Auzo Elkartea, Jesus kalea

    - Komunikatzailea: ELI GALLEGO (HONDARTZA KIROLDEGI-KO DIETISTA)

Etiquetas: