Euskal Selekzioak 2020ko Eurokopan joka dezan sinadura bilketa

FIFAren estatutuen 10.6 artikulua aplikatuz, Euskadiko Futbol Federakundeari baimentzea 2020. urtean ospatuko den Eurokoparako sailkapen fasean lehiatu ahal izateko.

Azalpena
Gure herria futbolarekin estuki lotuta daude. Ez dugu zalantzarik Bilbo UEFA Euro 2020rako egoitza ona izango dela, baina uste dugu hobea izango litzatekela euskal selekzioak parte hartu ahal izango balu. Eusko Legebiltzarraren gehiengoak horrela eskatu du, alderdi nagusiek, mugimendu sozialek eta kirol taldeek eta jokalari askok babestuta, gizartearen hein handi batek bezala hainbat inkestek erakutsi duten moduan.

UEFAren barnean badaude Estatu bat ordezkatzen ez duten federazioak. Horrela gertatu izan da Ingalaterrarekin, Galesekin, Eskoziarekin edo Ipar Irlandarekin. Baita ere, geroago, Gibraltar edo Faroe Uharteekin. Hor dago, baita ere, Kosovoren kasua.

Hori dela eta, Euskal Selekzioari gaur egun ezarri zaion betoa kentzea eskatu behar dugu eta, baita ere, UEFAn eskubide osoko kide izaten uztea. Horrela, esaterako, UEFA Euro 2020ko anfitrioi lana egin genezake. Europako futbolak maila handiko selekzioa eta zaleak lortuko lituzke.

SINATZEKO....

Etiquetas: