Hondarribiko EH Bilduk "Mariñel auzia"ren aurrean

Hondarribiko Euskal Herria Bilduk Mariñel auzia izenez ezaguna den gaiaren inguruan bere iritzia jakitera eman nahi du.

Lehenik eta behin, ez dakigu zergatik deitzen dioten Mariñel auzia; honek benetan ezkutatzen duena, azken urteotan eztabaidagai izan den benetakoa arazoa da: Arma Plaza Fundazioaren kudeaketa. Auziari jarri dioten izena, itxura denez, PP eta Abotsanitz alderdiek fiskalei helarazitako idazkietan du sorburua. Ez dugu ezagutzen PP eta Abotsanitz alderdietako zinegotziek hiru fiskalen aurrean aurkeztutako dokumentuen edukia. Antza denez, Gipuzkoako eta Autonomia Erkidegoko fiskalei idazki bana igorri diete eta, beste bat, Espainiako Estatuko Fiskal Nagusiari, besterik ez dakigu. Ez dakigu inoren delituren zantzurik ote daukaten. Gure ustez, zinegotzi horiek gardentasuna erakutsi beharko lukete, egiten dutena eta haien asmoa azalduaz.

Hondarribiko Alkateak delituren bat egin duenaren susmoa baldin badute, zergatik ez dute dagokion epaitegian salatzen? Zergatik jotzen dute fiskalengana? Zer eskatzen diete fiskalei iker dezaten? Zergatik hiru fiskalen aurrean? Pentsatzen dutena al da Gipuzkoako, Autonomia Erkidegoko eta Espainiako fiskalek konpondu behar dituztela Hondarribiko arazoak?

EH Bilduk ez du uste kontu politikoak epaitegietan konpon daitezkeenik ezta konpondu behar direnik ere; eta are gutxiago Espainiako epaitegietan. Gaude, fiskalen eskuetan jarri dena, denontzat kaltegarria izan daitekeela. Idatzitakoa ezagutzen ez badugu ere, Mariñel auzia deitzen duten horrek, kezkatzen gaitu eta ez gatoz bat PP/AAen jokabide horrekin. Fiskalei eskaera egin dietenek,  haiek jakingo dute zer, zergatik eta zertarako egiten duten, baina EH Bildu, berriz diogu, ez dator bat. Are gehiago, larria irudituko litzaiguke zorigaiztoko istripua, mendeku politikorako erabiliko balitz.

Etiquetas: